Arbela digitalaren aurkezpenean
SchetchUp programa ezagutu genuen eta batzuk txunditurik geratu ginen.
"Google Deunak" sortutako azken produktu miresgarria da hau. 3D edo
hiru dimentsioetako marrazkiak era intuitibo eta erraz egiteko balio du.
Hezkuntzarako aplikapenak:- Lehen Hezkuntzan: Oinarrizko gorputz geometrikoak eraiki eta ondoren ikuspuntu ezberdinetatik bistaratu.
- D.B.H.-n: hiru dimentsioetako gorputzak 2 dimentsiotan irudikatzeko eta buruko mina ematen zizkiguten ikuspegiak errazako ikustatzeko.
- Maketak eta proiektuak sortzeko edo era librean.
Programak bere tutorialak ditu (inglesez) eta laguntzarako dokumentuak. Tutorialak jarraitzea komeni da (Wit III-n zaudela ematen du) eta edozein zalantza azkar argitzen da laguntzarekin: poligonoak nola sortu, esfera bat nola eraiki...
5. eta 6. mailakoekin sesiotxo bat egin nahi dut nola moldatzen diren ikusteko. Bertan ikasi ditugun goputzak eraikiko ditugu. Nola joan zaigun esango dizuet.