2008/03/11

IRAKASLEON IKT KONPETENTZIAK

Eduteka-ko azken buletinean UNESKO erakundeak kaleratu berri dituen Irakasleen konpetentzia estandararrak IKTetan dokumentuaren berri ematen da.

Dokumentua lasai aztertzeko paradarik ez dut izan oraindik baina gure lana begiradatxo sakon bat botatzea litzateke, agertzen diren konpetentziek gure errealitatearekin bat egiten duten ala ez jakiteko eta etorkizuneko (egungo?) irakasle profilaren ezaugarriak ezagutzeko.

Aste Santurako mahai liburua agian?

2008/03/06

Web 3.0 belaunaldia geroz eta gertuago





2007-01-20
Web semantikoa...

Web 2.0 kontzeptua oraindik aski barneratuta ez dugunean, adituak web 3.0 Internet belaunaldi berriaz hitz egiten ari dira jada. Noiz iritsiko den ziur esaterik ez dagoen arren, zein ezaugarri izango dituen gutxi gorabehera badakigu. Web 2.0 kontzeptua Internet sozialarekin loturik dago, blog eta wikiak bezalako tresnekin. Iaz zabalpen handia izan zuen, LinkedIn (lan kontuak ardatz dituen zerbitzu honek jendea harremanetan jartzen du), My Space komunitate birtuala, YouTube (bideoak sareratu eta bilatzeko zerbitzua), Flickr argazki bilduma -komunitate- erraldoia eta Facebook (AEBetako ikastetxe eta unibertsitateak biltzen dituen sare soziala) moduko guneei esker. Web 3.0 belaunaldiak urrats berria emango luke. Makina “adimendunek” egunero sareratzen diren edukiak modu semantikoan (sailkatutako etiketen arabera) indexatzeko gai izango dira.

Parentesitxo bat irekiz, bi adibide jarriko dizkizuegu, ondorengo azalpenak hobe ulertuko direlakoan. Flickr gunean 'golf' hitza idatzita, Volkswagen markako autoen eta golf zelaien argazkiak topatuko ditugu, besteak beste. Wolfgang Wahlster Alemaniako DFKI ikerketa zentroko zuzendariak dioenez, Web 3.0-rekin, 'golf' hitza tekleatuz gero sistemak hainbat galdera egingo dizkizu automatikoki: “Kirola? Autoa? Lekua?”. Hala, erabiltzaileak horietako bat aukeratu ahal izango du.

Bestalde, Internet belaunaldi berriak bidaia agentzia baten papera beteko du, gaur egun baino modu askoz ere zehatzagoan. Erabiltzaileak bilaketa hau egin ahal izango du: “Oporretarako leku epel baten bila nabil. 2.000 euro baino gehiago ez dut xahutu nahi eta hamaika urteko semea daukat”… eta sistemak esaldi horiek ulertu eta ezaugarri horiekin bat datozen eskaintzak aurkituko ditu.

Gaur egungo bilatzaileek zerrenda oso luzeak eskaintzen dizkigute sarri, eta ez dira gai halako galdera zehatzei erantzuteko. Nicholas G. Carr idazle eta adituak Rough Type blogan dioenez, Web 3.0-k gaur egungo bilatzaileak “zaharkituta” utziko ditu. Bigarren adibidearekin jarraitzearren: Bidaia baten inguruko informazioa bilatzean iruzkin zerrenda luzeak aurkitzen ditugun bitartean, Web 3.0-n oinarritutako sistemak balorazio-irizpideak finkatu eta edukiak horren arabera sailkatuko ditu. Hala, dedukzioz, erabiltzaileak bilatzen duen hotela topatuko du.

Zenbaitzuk web belaunaldi berriari web semantikoa deitzen diote. Beste askorentzat, aldiz, Web 3.0 delakoa web semantikoaren eta web sozialaren arteko bateratzea da. Web semantikoa kontzeptuak, Interneten dabilen informazioari meta-datu semantikoak batzeari egiten dio erreferentzia. Informazio osagarri hori -datuen edukia, esanahia eta loturak deskribatzen ditu- modu formalean eman behar da, makinek automatikoki interpreta dezaten. Patua hori da: sistema informatikoen elkarreragingarritasuna handituz Internet hobetzea eta gizakiaren esku hartzea ahalik eta gehien murriztea. Nolabait esatearren, adimen artifizialerantz aurrera egitea. Makinek “pentsatu” egingo lukete, “aginduak bete” beharrean. Alegia, gauza adimendunak egiten hasiko lirateke, oporrei buruzko adibidean azaldu bezala. Oren Etzioni Washingtongo Unibertsitateko ikerlariaren hitzetan, hotela bilatzean, sistemak “‘oso garbia’ eta ‘txukuna’ gauza desberdinak direla jakingo du eta gainera, gelako tenperatura, oheen erosotasuna edota prezioak bezalako datuak aztertuko ditu. Katalogoa baino, sarea gida bat izango da, datu-base globala.

Noiz helduko da?

OnlineSpin blogean irakurri dezakegunez, Web 3.0 belaunaldia iristeko, besteak beste, bideo irudiak eta bideoari aplikatutako ahotsa ulertu eta interpretatuko dituen softwarea garatu behar da. Bestalde, George Jones adituak aipatu kontzeptuaren inguruan Information Week web gunean dioen moduan, azken hamabost urteetan Internetek izan duen garapen izugarria aintzat hartuta, gauza bat soilik iragarri daiteke: “ezinezkoa da hemendik beste hamabost urtera sareak zein itxura izango duen jakitea”.

Jon Torner

SAREKO ARGITIK HARTUTA

2008/03/04

Ubuntu bertsio berria, 8.04

Dagoeneko gure artean daukagu Apirilerako itxaroten zen Ubunturen azken bertsioa, 8.04 alpha3, besteren artean ezaugarri berri hauek daratza:

1. Firefox 3.0 Beta 2, Linux mahaigainarekin integratzeko GTK+2 gai eta botoi berriak.
2. PolicyKit, GKSU administrari gisa aplikazioak exekutatzeko sistemaren ordezkaria da, honen bidez erabiltzaile bateri beharreko bahimenak ezarri dakioke hainbat gauze egiteko.

Honekin batera bestelako bertsioak eguneratzeko paketeak baliagarri daude: Ubuntu, Edubuntu, Gobuntu, Kubuntu, JeOS eta Xubuntu.

Ea zemouz doakingun.