2008/10/31
Blog berri bat San Fermin Ikastolan
Dinaizatzaileen blogan Lurringuru eta Ingurumenaren Zientziak ikasgaian ikasleak lantzen ari diren blogaren esteka gehitu dut. Hasiera besterik ez da, baina ikasturtean zehar osatzen joango dira.
2008/10/29
KONPETENTZIAK LANTZEKO GINKANA
Honako helbidean unitate didaktiko bat dago konpetentzia desberdinak lantzen dituena, besteak beste IKTkoak, egileek ginkana bat dela esaten dute.
http://aventuradidacticaelotro.weebly.com/index.html
Elurra teilatuan sofware libre lepoan...
Elurra teilatuan sofware libre lepoan... ibili beharko degu aurtengo neguan.
Aitortu behar dut apurka-apurka sofware librearen ebanjelista bihurtzen ari naizela. Fede honetan konbertitu berria naiz eta santu eta elizgizon (eta emakume) santuak bezalaxe hamaika zalantza ditut eta beste hamaika utzi ditut bidean. Orain esate baterako Linux erabiltzen ari naiz mezu hau idazteko eta ordenagailuak ez dit 3 ordu hauetan arazo bat bera ere eman, Jainkoari esker!, barkatu, Stallman-i eker!
Sukar erlijioso honekin jarraitu, aurreko hilabetean errebelazioa izan dute Ordiziako Ikastolan eta irakasle guztiek aho batez onartu egin dute sofware askea erabiltzea ikastolakolan. Pausu txalogarria eta ausarta ikastolaren tamaina kontuan hartuta. Nafarroako elizbarrutian gaia ezaguna egiten zaigu eta aurten pausu sendoagoak egin nahi ditugu.
Bukatzeko hiru aipamen:
- OpenOffice.org 3.0. kalean da. (Kontuz izenarekin, eskubide arazoak direla eta org hori gehitu diote) Oraindik ez dugu euskarazko bertsiorik, hemen gaztelaniaz dagoena duzue probatzeko. Nobedade asko omen dakartza, gehigarriak instalatzeko aukera: hiztegiak, bestelako tresnak. Nik azkar kargatzea besterik ez diot eskatzen.
- Ebangelio moduko liburuxkak. Ez dakit PC-CUADERNOS ezagutzen dituzuen. Merkeak eta argiak dira, apunte edo tutorial moduan erabil daitezke. Asko ditut etxean, erositako azkena: Linux, un juego de niƱos.
- Artikulu hau prestatzen ari nintzen bitartean honekin egin dut topo: Diocesanas-ek (Gasteizko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Institutuak) jendearen eskura jarri du bere euskara hutsezko sistema eragilearen hirugarren bertsioa: Dinux. Linux sistema eragilearen banaketa da. Errazegia txistea: "Con la iglesia hemos topado".
2008/10/06
Media Converter 1.0.1
Firefox gehigarri interesgarri bat.
Maiz topatu daitezke bideo interesgarriak orrialde desberdinetan, Youtuben adibidez.
Kontua da deskargatu eta flv formatuan baino avi batean nahiago dugula, gorde eta beste momentu batean ikusi ahal izateko.
Gehigarri honek hauxe egiten du, bideoa formatuz aldatu eta ondoren deskarga baten bidez gure ordenagailuan gordetzeko aukera ematen digu.
https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addons/policy/0/8189/35365

2008/10/04
Nafarroa Oinez 2008
Aurrekoan Oinez krosa ospatu zen.
Gure Ikastolako irakaslea den Dabid Albirak egin du ondorengo bideoa.
Kalitate handiagoa nahi baduzu, orri honetan klikatu eta "ver con alta calidad" aukeratu.
http://es.youtube.com/watch?v=_-T-eKabn_4
Atera ezazu mihia!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)