2010/01/27

ISSUU Aldizkariak publikatzeko tresna




Hona hemen gaur goizean aipatutako tresna. Honen bitartez gure ikastolako aldizkariak web orrian publikatzeko asmoa dugu. Bertan, PDF artxiboa igo eta dagokion esteka edo kodea baliatuz dokumentua ikusteko aukera dago.
Era estekatuan:

Ikusi 25.alea (Embed kodea erabiliz)




2010/01/26

THINK BEFORE YOU POST: ARGITARATU AURRETIK PENTSATU

Azkeneko DIMI bileran Argia ikastolako Ainhoa Allikak IKT arriskuen gaia dela eta ikasleen artean zabal daitezkeen bideo hauek aipatu zizkigun. Gaiari sarrera emateko erabil daitezke.





Bestalde Alfredo Caballero Sucunza nafartarren INTERNET para Padres liburua gomendatzen dizuet. 100 orrialde inguru ditu, argi azaltzen ditu Sarearekin lotutako balizko arazo eta arriskuak, alderdi legala barne eta erabiltzen duen hizkuntza ulergarria da neofitoentzat.

2010/01/24

Orrialdeak Bloggerren


Aurreko artikulu batean Blogerren berrikuntza batzuk aipatu nituen. Ez nuen esan horiek aktibatzeko Blogger in Draft edo "Bloggerren Zirriborroa" deituriko plataformatik sartu behar duzula zure bloga kudetatzeko. Gehiegi ez dudala erabili aitortu behar dizuet. Arrazoia: bideoak igotzeko aukera ez zelako agertzen. Orain berriro bisitatu eta aukera berri eta erabilgarri topatu ditut zorionez:
  • Bideoak igotzeko aukera.
  • Orain orrialdeak sor daitezke. Hau izugarri interesgarria da. Gure bloga webgune bihur dezakegu informazio estatikoa gehituz.
  • Argitalpen programatuak presta ditzakegu. Interesgarria ere gelako bloga edo ikastolako bloga kudeatzeko garaian.
  • Irudiak kokatzeko garaian erraztasunak daude eta gehiago kontrolatzen duzu amaierako emaitza.
Informazio gehiago Genbetan. - Google In Draft: http://draft.blogger.com

2010/01/12

DROPBOX , erabilera anitzeko kutxa


IKT Txanela proiektua dela eta ezagutu dut Dropbox izeneko aplikzioa eta oso erabilgarria denez honen inguruko aipamen hau egitea pentsatu dut.

Dropbox disko gogor birtual bat da. 2 Gb eskaintzen ditu dohako bertsioan eta bi modu dit fitxategiak "igotzeko": nabigatzailearen bitartez edo zuzenean Windows edo Linuxeko esploratzailetik.

Azken aukera hau erosoena da. Kontu bat sortu, programatxo bat instalatu eta zure ekipoan My DropBox izeneko karpeta sortuko zaizu. Bertan gordetzen dituzun fitxategi guztiak automatikoki "sareko" disko gogor birtualarekin sinkronizatuko dira eta edozein tokitatik eskuratu ahal izango dituzu.

Bestalde karpeta publiko bat ere badago. Karpeta publikoan gordetako fitxategiak, nahi duzun pertsonarekin parteka ditzakezu. Nola? Modu errazean hau ere link edo esteka bat sortzen dizulako automatikoki. Esteka kopiatzeko nahikoa da fitxategiaren gainean kokatu, saguko eskubiko botoia sakatu eta menu batean "Copy public link" aukera agertuko da.
Argazki galeriatxoak ere sortzen ditu Photos karpetan argazkiak gordetzen badituzu.

Aplikazio honek erabilera anitzak ditu:
Proba ezazue edo jadanik erabiltzen baduzue zuen esperientzia partekatu.