2010/06/02
SAGARRAREN XARMA
Aurrekoan Ipad ospetsua probatzeko aukera izan nuen eta, eszeptikoa banintzen ere, liluratuta geratu nintzen.
Erraz erabiltzen da, intuitiboa da oso, arina, goxoa, erakargarria, pantaila primeran ikusten da, pantailan bertan daukan teklatua oso erraz erabiltzen da, gailuaren mugimenduekin kanika moduko jolas harrigarriak ditu... Alaba eta biok maitemindu ginen!
Kontrako aldean, ikusten da negozioa besterik ez dutela buruan Aple konpainiak (inozoa naiz bai!): USB sarrerik, sistema eragile propioa duenez aplikazioak ordaintzen diren horietakoak dira (payant!), musika ere Itunesekin lotuta du (payant berriro!), hainbat webgune ez dira ikusten adobe flash ez duelako sartu nahi izan eta prezioa altua da oso (750 - 800 € merkeena). Emaztea ez zen maitemindu.
Hezkuntzako ikuspegitik esan erabilpena izan dezake: posta elektronikoa, dokumentu laburrak, blog sarrera txikiak, internet kontsultatu, liburuak irakurtzeko baina daukan prezioa ikusita eta sistema itxia izanda erosteak ez luke konpentsatuko: zuzendaritza taldeak edo guraso batzordeak ez lirateke maiteminduko.
Etorkizun laburra ordea, bide horretatik joango dela (joan behar duela), pentsatzen dut: ekipo arinak, pisu gutxikoak, momentuan pizten direnak, erraz irakurtzen direnak eta bateriaren iraupen luzearekin. Gure geletan ikusiko ditugu eta ikasleak maiteminduko dira (ditugu?). Guzti hau gainean dugun krisi globalak baimentzen badu, noski!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)