2010/11/27

Zenbat gramo bakterio ?

Datuak gordetzeko disko biologikoak.

Hong Kong unibertsitatean, ikerlari talde batek informazioa txertatu egin du bakterioen ADN kateetan.Dagoeneko 90GB, bakterio gramo bat erabiliz (billoi bat bakterio).

Gaur egungo disko gogorrek 4GB informazio gordetzen dute gramo bakoitzeko.
Etorkizunean gramo bat mikroorganismo 200GB informazio gordeko duela iragarri dute.

Datuak kodetu, DNA kate sintetikoetan eraldatuz eta bakterioetan sartzen dituzte.

Hamaika ikusteko jaioak gara!

2010/11/18

IKASI NAHI DUENAK BADU NON IKUSI


Aurreko egunean Nafar Gobernuko Integratic/IKT gunea aipatu zen blog honetan. Horretaz gain Eusko Jaurlaritzako Eskola 2.0 ataria aipatu behar da bertan ere baliagarriak suerta daitezkeen tutorial batzuk agertzen direlako: arbel digital interaktiboak, Web 2.0, aplikazio ofimatikoak, gida metodologikoak, sekuentzia didaktikoak.. Guzti hau Prestakuntza 2.0 atalean aurkituko duzue.
Beraz, izenburuan esan bezala, inoiz baino baliabide gehiago daude sarean irakasle eta ikasleen IKT prestakuntza hobetzeko. Nahi izatea da gakoa. :-)

2010/11/09

KLASE MAGISTRALAK AHAZ DITZAGUN... ALA EZ?


Jaso Ikastolan izan genuen bileran gaia atera zen: klase magistralek ez dute lekurik XX. mendeko hezkuntzan. Esaldia sinplifikazio bat da baina behin baino gehiagotan entzun eta agian pentsatu dugu hori.
Honen harira eztabaida polita eta mamitsua sortu zen El Pais egunkarian.

Klase magistralen kontra: Clases a la boloñesa, José Lázaro madrilgo UAMko irakaslea. 
Klase magistralen alde: Empanada boloñesa, Joan B. Culla i Clará, bartzelonako UABko irakaslea.

Ordena horretan irakurtzea gomendatzen dizuet. Eta betikoa, tarte bat atera ezazue pedagogiaz gogoeta egiteko! :-)

2010/11/02

Lotus Symphony: Musika berria betiko OpenOfficen oinarrituta

Por fin llega Lotus Symphony 3.0

OpenOfficen punturik ahulena itxurarena litzateke. Zaharkitu samar geratu da estetikoki eta hau hobetzeko ahaleginak egiten ari badira ere ez dirudi epe motzera bertsio erakargarriago bat izango dugunik. Agian OpenOffice.org proiektuan sortutako dibortzioa dela eta LibreOfficek ekingo dio erronka estetikoari, nork daki.

Itxaroten dugun bitartean Lotus Symphony aukera polita da gure testu prozesatzaileari itxura berri bat eman nahi diogunontzat. "Suite" hau OpenOfficen oinarritzen bada ere, ez da software librea, baina doakoa da. Probatzen ibili naiz eta asko gustatu zait. Berehala kokatuko zarete; are gehiago formatu panoramikoko monitorea baduzue, alboko menuak erabiltzen dituelako. Formatu irekiak onartzen ditu, noski, baita Microsoft-en formatu erabilienak. Proba ezazue eta baloratuko dugu.

Iturria: Genbeta