2011/06/14

KOPIATU GOGOKO DUZUN WEBGUNEA



HTTrack Website Copier

Librea den programa honekin gogoko duzun webgune bat kopia dezakezu "off-line" edo lineaz kanpo erabili ahal izateko. Sortzen ditugun sites, wiki edo blogen edukien segurtasun kopiak ateratzeko erabil daiteke.
Erabilera erraza badu ere, pausuak jarraitu besterik ez dago, Definir las opciones  izeneko atala kontuan hartu beharra dago:
Filtros: jaitsiko ditugun fitxategi motak adierazten dira hemen: irudiak nahi ditugun ala ez, zip fitxategiak, pelikulak... Normalean dena aukeratu.
Límites: hor profundidad máxima dagoen bezala utzi eta profundidad externa-n erabaki behar duzu kanpoko lotura bat baldin badago, hori ere jaitsi nahi duzun ala ez. Horretarako 1, 2. 3 ipini beharko duzu, zenbateraino ailegatuko zaren erabakitzeko. (1 klik bat, 2 bi klik...)
Experto: Activar el modo de depuración aukeratu.
Estructura: bigarren edo hirugarren aukera aukeratuz gero, irudiak alde batetik jarriko dizkizu, dokumentuak bestetik. Sites baten kopia ateratzeko garaian gomendagarria da, bere berezko estruktura oso konplikatua delako.

Proba ezazue eta zalantzaren bat badago komentatuko dugu.