2013/05/26

VLC, YOUTUBE ETA BESTE ORRIALDEETATIK BIDEOAK DESKARGATU



  • Medio > Abrir volcado de red... bideoaren url-a itsasten dugu.
  • Bideoa erreproduzitu.
  • Información del códec atalean helbidea kopiatu ( lugar atalean agertzen dena ).
  • Nabigatzailean itsasi eta bideoaren gainean klik eskuin eginez ordenagailuan gorde.
*  Azkeneko bertsioa izan behar duzu VLC 2.0.5 ( oraindik euskaratu gabe ... ).
* VLC ek dituen beste aukera interesgarri batzuk ARTIKULUA





ZORAGARRI VLC!

2013/05/20

Google Music: Google-en doinu berria


Aurreko astean Google-ek hainbat berrikuntza aurkeztu zituen I/0 Konferentzian, horien artean Google Music, duela gutxi ezagutu dudana.
Hodeian dagoen musika bilduma litzateke, hauek dira bere ezaugarririk nabarmenenak:
  • Gure Google kontuarekin lotuta dago, noski.
  • Zerbitzu honetan daukazun musika telefonoan, tabletan edo ordenagailuan entzun daiteke. (Jada normala dena)
  • Google Play-ren bitartez erosten dituzun abestiak hor gordetzen dira baina horretaz gain dohainik 20.000 abesti igo ditzakezu!. (20.000 abesti =10 abestiko 2.000 Cd Gure musika bilduma osoa gordetzeko nahikoa, ezta?).
  • Spotify-ren moduko zerbitzua izango du, hots, hilean 10 € inguru ordaindu eta bere katalogo guztia entzuteko aukera.
Ni zur eta lur geratu naiz. Ikastolari begira lekurik okupatzen ez duen honelako bilduma bat izatea izugarria da eta apaletan asperturik dauden Cd-ak noranahi eramatea zer esanik ez.