2013/11/27

SEME-ALABENTZAT 18 ARAU SAKELEKOA ERABILTZEKO


 Greg Hoffman con su madre.


Sareetan arrakastatsua izaten ari da testigantza hau eta nahiz eta arau guztiekin agian ados ez zareten egongo, zera erakusten du: teknologiaren erabilpenerako arauak ipini behar ditugula etxean. Nik zera erantsiko nuke: arauak, ez bakarrik seme-alabekin, bikotean edo beste familiarteekin ere.

Telefono mugikorra erabiltzeko adina bestalde jaisten ari da, hemendik aurrera oso ohikoa izango da 6-7 urteetako haurrak telefonoa izatea. Azken finean jolasteko, musika entzuteko, bideoak ikusteko, txateatzeko eta, ahazten badugu ere, deiak egiteko balio du aparatuak. Ikasleak Messengerretik Whasapera pasa dira eta helduen artean aplikazio hau zeinen azkar zabaldu den harrituta nauka.

Laburbildu, artikulu interesgarria Facebook, bloga edo posta elektronikoen bidez familiei helarazteko. Batek baino gehiago eskertuko du.
 
http://blogs.elconfidencial.com/alma-corazon-vida/empecemos-por-los-principios/2013-09-27/las-18-reglas-que-dicto-una-madre-al-regalarle-un-movil-a-su-hijo-de-13-anos_32920/ 

2013/11/20

eXeLearning


Egiten ari naizen ikastaro batean deskubritu berri dudan aplikazioa da hau eta oso interesgarria iruditu zait.
eXeLearning Irakasleentzat web edukiak sortu eta argitaratzeko laguntza handiko kode irekian garatutako egiletasun tresna da.
eXerekin garatutako edukiak hainbat formatutan gorde daitezke: IMS, SCORM 1.2 … Baita web orri nabigagarri moduan ere.



eXeLearning

Tutoriala (aplikazioarekin egina)

Informazio gehiago

Ikastarorako prestatu dudan ariketa (driverrek arazoak ditu iframeekin eta animazio batzuk zuzenean ikusi beharrean, estekatuak daude).

2013/11/11

AUDIOA GURE BLOGAN


Divshare
zerbitzua erabili izan dut azken urte hauetan baina ongi badabil ere orain audioak ez badira  hilabete batean entzuten desagerrarazten ditu. Hori dela eta beste hainbat aukera gogoratu nahi nituen:
 
- http://www.ivoox.com/ (Nahiko erraza erabiltzeko eta gaztelaniaz dagoenez irakasle batzuk errazago kokatuko dira).
 
- http://vocaroo.com/ Berez ahotsa grabatu eta partekatzeko zerbitzu sinple bat da, ez duzu izena eman behar. Upload aukerarekin audioak igo ditzakezu eta berehala txertatzeko kodea emango dizute.

- https://soundcloud.com/ Zerbitzu hau erabiltzen dute EKI proiektuan, ez dut aztertu baina jakinaren gainean egoteko zerrendara gehitu dut.

Blogerako argitalpentxoak egiteko bigarrena nahikoa da, zerbait serioagoa bada: irrati saioak, hitzaldien audioak, tutorialak, eta abar... beste biak. Hala ere beti kontuan izan zerbitzu hauekin inoiz ezin zarela fidatu, momentu batetik bestera alda ditzaketelako baldintzak, kobratzen hasi, desagertu...

Honetaz gain duela gutxi kode bat argitaratu zuten Dropboxera igotako audioak Bloggerren argitaratzeko:
http://eskolaklik.blogspot.com.es/2013/10/insertar-un-archivo-de-audio-alojado-en.html
Beste aukera bat da, prozedura aldetik azkarra eta kontrol gehiago ematen dizuna.
Eta zuek, zerekin zabiltzate momentu honetan?