2007/11/26

AMAZON KINDLE - LIBURU ELEKTRONIKORANTZ


Irenek bidali digu Sustatun irakurritako albistearen erreferentzia: Amazonek Kindle irakurgailu elektronikoa atera berri du. Honeki liburuak, egunkariak eta blogak irakur daitezke. Dirudienez pantaila erresoluzio handikoa izateaz gain, papera imitatzen du eta horrek irakurtzea eroso suertatzen du. Prezio garesti samarra badu ere 400 €, eroslerik ez omen zaio falta. Liburu digitalen prezioa 9 € ingurukoa da eta, nola ez, digitalki babestuta daudela dirudi.

Sustatun agertzen diren galderaren hildotik hemen duzue software askearen profetak, Roger Stallman, ipuin moduan idatzitako artikulu iluna.

Liburu digitalak trukatzea debekatuko al da? Argitaletxeen negozioa kolokan egongo al da? Autoargitalpenen aro berria al dator? Zer gertatuko da liburutegiekin? Eskoletan iraultza digitala emango al da azkenean?

2007/11/20

PROGRAMA SALDA I

Web 2.0-z atsedena hartzearren maiz erabiltzen ditudan programa batzuen zerrendatxoa eskaini nahi dizkizuet. Denak dohainik dira eta batzuk askeak:

  • Primo PDF: Edozein dokumentu pdf formatura pasatzen du di-da batean. Inpresora bat balitz bezala funtzionatzen du. (English)
  • Foxit Reader: PDF-ak azkar irakurtzeko programa, Adobe Reader oso mantxo bait doa. (English)
  • Izarc: Winzip programaren baliokidea. Euskaratuta dago.
  • Cobian Backup: segurtasun kopiak ateratzeko. Aukera pila ditu eta hizkuntzen artean euskara.
Hurrengo batean gehiago aurkeztuko dizkizuet. Anima zaitezte zuenak idazten!

2007/11/06

NI NAIZ, HI HAIZ, GU GARA, ZU ZARA...

Web 2.0 euskaraz zabaltzen ari da uste baino azkarrago.
GuGara, edozein talde edo elkartek atari dinamikoa izan dezan sortu da. Atariak bere bloga, foroa, argazki galeria eta wiki txiki bat du. Wikia etiketen bitartez antolatzen da.

Irakaskuntzan aplikatzeko aukera asko eskaintzen ditu: mintegi baten ataria sortzeko, arlo batena, ikastaro batena...

Ea aztertzeko denbora duzuen eta zuen iritzia ematen duzuen.

Frogak egiteko tokia: http://pruebas.gugara.com/