2007/12/12

GAUR GABON, GAUR GABON, OLENTZERO.COM


Eguberrirako gutxi falta da eta bi aste hauetan Olentzero edo sasoari buruzko informazioa bilatzeko, marrazkiak inprimatzeko, eskutitza idazteko edo, besterik gabe, ordubetez lasai egoteko bisitatzen dugu informatika gela, gure ikasle digitalekin. Hona hemen Olentzero-ren orrialde batzuen analisi azkarra zuek eta zuen ikasleek maitiek Googelen denborarik ez galtzeko. Balorazioak 1etik 10rera dira.

- Olentzero.com: Egia esan webgune honen helburua zein den ez dakit. Ez da Firefox-ekin bateragarria, akatsak ditu, nahiz eta euskara hizkuntza moduan aukeratu euskara eta gaztelania nahasten ditu. Ez denbora galdu hemen! Balorazioa: 4

- Olentzero.info: Urte batzuk baditu webgune honek eta sortu zenetik ez du aldaketarik izan. Grafiko kuttunak eta erakargarriak ditu baina proiektua erdi abandonaturik dagoela ematen du (esteka batzuk ez dute funtzionatzen). Txoko honetako aipagarriena jokoak eta margotzeko irudiak lirateke, Haur Hezkuntzarako oso egokiak bait dira. Balorazioa: 5 Egile hauen beste gune ezaguna: Txiki.net da.

- Eitb-ko Olentzeroa: Diseinu aldetik grazia gutxi du guneak eta hainbat aukera baditu ere ez naute erakarri. Joko basati samarra du :-), Lehen Hezkuntzakoei gustatuko zaiena, eta aukerarik interesgarriena haurren marrazkiak bidaltzearena da. Balorazioa: 6

- Olentzaro.net: Oso ongi egina dagoen orrialdea. Aukera anitzak ditu: ipuinak, errezetak, abestiak, eskutitza bidaltzeko aukera, postalak, joko pila... Flash bertsioa edo html-koa aukeratzen uzten dizu. Gutxien gustatu zaidana Olentzeroren irudia litzateke eta agertzen den ipuin "erotiko-festiboa" luzeegia dela. Hala ere 9-ko nota merezi duela uste dut. Balorazioa: 9

- Gabonak.com: 1996an sortu zen Olentzeroren txoko hau gai honi buruzko lehena izan zen, jakingo duzuenez Erentzun Ikastolako bordan ekoiztu zen ilusio handiz. Diseinua etxekoa da, Interneteko hastapenetakoa (gif animatuak non nahi) baina "retro estiloak" bere xarma duela iruditzen zait. Oraindik saiatzen gara nola edo hala gunea eguneratzen eta mantentzen. Hoberena, haur gaiztoei eskainitako gunea, antzerkien bilduma, gabon kanten hitzen bilduma eta pertsonaiari buruzko informazioan dagoen "Olentzerori galdetu" atala. Nik ebaluatzea gaizki dago baina... 7 bat ematen utziko didazue, ezta? Balorazioa:7

Gune hauetaz gain ez ahaztu Olentzeroren Basoa (HH) eta Mixi eta bere lagunak (LH) Cd-Romak baliabide onak direla gai hau lantzeko.

4 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Sekula ez nuen imajinatuko Olentzeroren inguruan hainbeste gune egongo zirenik interneten. Ideia bikaina izan duzu hauen analisia egiterakoan. Datorren asterako badute material interesgarria nire lankideek. Eskerrik asko Fultxo.

Bide batez, goraintziak Nafarroako kide guztiei. Ondo pasa oporretan!

Xabier erabiltzaileak esan du...

Nik ere zabalduko dut informazioa gure Ikastolan.
Akats txiki bat dago hoberen baloratu duzun orrialdearen helbidearekin.
* http://www.olentzero.info/
Opor onak pasa!

Fultxo erabiltzaileak esan du...

Akats bat badago bai, Olentzaro.info jarri nuen tokian Olentzaro.net jarri behar zuen.

Kontuz ibili honekin!

Zuek ere primeran pasa oporretan!

Xabier erabiltzaileak esan du...

Bitxia da mundu hau,antzeko hiru helbide hauetan topatu daiteke Olentzeroaren inguruko edukiak;
Fultxok gomendatzen diguna
-www.olentzaro.net
Beste honetan prestaketa lanetan dabiltza;
-http://www.olentzero.net/#
eta azkenik beste honetan;
-www.olentzero.info
Aniztasuna!