2009/11/26

HACIA LA ESCUELA 2.0 ESKULIBURUA


Jose Antonio Millanek idatzitako liburua da hau. Mundu honetan sartzen ari diren irakasle askorentzat lagungarria izango zaie. Irakurtzeko erraza, argia eta paper formatuan, gure kide gehiengo batek eskertuko duena. Gaiak: Google Docs, wikiak, Blogger..., ezaguna, ezta?

Formatu elektronikoan aurreikus daiteke.

2009/11/17

Google Translate


. Idatzi bezain laster egiten du itzulpena.
. Itzulpen lana ingelerara egiten denean, itzulitakoa entzun daiteke.
. Search websites in other languages: informazioa jatorrizko hizkuntza
. batean bilatu eta web orriak zuzenean itzuliak eskaintzen ditu.
. Zure web orria beste hizkuntzetara itzultzeko aukera eskaintzen du.
. Tresna multzoa itzulpen lanak egiteko.

Noizkorako Euskaraz?
Nola egiten dute Katalanek?
Liluragarria...

2009/11/11

OOo4Kids- Open Office haurrendako



7-12 urteko haurrendako Open Office berezia garatzen duen proiektua duzue hauxe. Interesgarria izan daiteke gure ikasleek txikitatik software librearekin lan egiteko ohitura hartzeko. Pena oraingoz ez dagoela euskaraz.

Free Screen Capturer


Programa honek pantaila harrapaketa bizkorrak egiten ditu. Emaitzak irudi  edo bideo formato anitzetan (BMP, JPG, GIF, PNG, TIFF, AVI, WMV) atera daitezke. Dohakoa izanik, posta kontua eskatzen du lizentzia eskuratzeko. Instalazioa behar du. Ezagutu ditudan estilo hontako programen artean hau da gehien gustatu zaidana. Tutorialak prestatzeko tresna ezin hobea.


Frogatu eta esango didazue, merezi du. (Screenshotter eta Camtasia baztertuko dituzue)
Programa deskargatu

2009/11/05

ESKOLA 2.0 okerreko bidetik


Seguru zuetako batzuk egun hauetan jasotako albiste laburpenean Eskola 2.0 okerreko bidetik artikulua irakurtzeko aukera (denbora?) izan duzuela. Bertan Ana Perez, Emilse Benabides eta Josean Bueno, irakasleak eta STEE-EILAS sindikatuko kideek Zapaterok martxan jarritako Eskola 2.0 proiektuaren EAEn izaten ari den aplikapena kritikatzen dute.

Orokorki ados nago ematen diren argumentuekin, honelako proiektu bat ezin da aurrera eraman behar diren giza baliabideekin kontatu gabe, ganorazko prestakuntza gabe eta programazioan txertatutako proiektu bat izan gabe. Bestalde esaten da ikastolen beharrak asko direla, ez bakarrik informatikoak, eta horiek ez direla asetzen (aurrekontu arazoak direla medio) eta orain bat-batean kriston dirutza gastatzen da "aparatuetan".

Gauzak honela, alderdi negatiboen gainetik puntu positiboak ere ikusten dizkiot planari. Lehengo, aldiz eskoletan eman beharko litzatekeen alfabetatze digitala denen ahotan egon da, horren beharra mahai gainean jarri da eta esperientzia isolatuaz gaian apustu fuertea egin nahi izan da teknologi berriak bultzatzeko. Apustu honek propagandistikoa dela neurri batean? Ezin da ukatu.

Goitik bera datorrela plan hau esaten da. Nik ez dut gaizki ikusten, eskola politikak eta lehentasunak gobernuek definitzen dituzte eta Teknologia Berrien aurrerapauso kuantitatiboa ikusi nahi badugu gobernuak busti beharko dira: konpetentzia hauek curriculumean sartzen, prestakuntza eskaintzen, liberazioak bideratzen...

Bukatzeko Nafarroako egoera aipatu nahiko nuke. Urte pila daramatzagu inbertsio potoloak egiten IKT arloa, ez bakarrik ekipotan, eta aspaldiko partez ez da dirurik jaso inbertsio hauek egiteagatik. IKT dinamizatzaileen liberazioa ikastola bakoitzak ordaindu behar du (EAEn ez, ordea) eta Zapateroren planaren portatilak eskola gutxi batzuk jasoko dituzte momentuz. Beraz, EAEko eta Nafarroako ikastetxetan erabiltzen ez diren ekipoak (eta egon badira) eta etorkizunean aparkaturik geratuko direnak eskertuko ditugu hemen!

2009/11/03

POWERPOINT AURKEZPEN GEHIAGORIK EZ, MESEDEZ!

Aspalditik ez nuen Anibal de la Torreren ezinbestekoa den bloga bisitatzen. Astero zerbait interesgarria argitaratzen du eta hori, kontrakoa badirudi ere, estresagarria suertatzen da. :-)

Bere artikulu batean aurkezpenen abusuen kontrako alegatua egiten da gomendio batzuk gogoraraziz:
  1. 10 diapositiba gehienez
  2. 20 minutu baino gehiago ez aurkezpenerako
  3. 30 pt gutxienez erabiltzen dugun letra motarako
  4. Irudia testua baino hobeto transmititu nahi dugun ideia irudikatzeko
  5. Irudiak metafora moduan erabili baina pasatu gabe
  6. Entzuleek ideiak entzun eta galderak egitea nahiago dute informazio irakurtzea baino.
  7. Ez da dena agertu behar, lau ideiarekin nahikoa da
  8. Tartean bidean topatutako zailtasunak adierazi, gure ideiaren sinesgarritasuna indartuko da.
Har itzazue minutu batzuk artikulua irakurtzeko eta bitan pentsatu zuen hurrengo "powerpointa" prestatu aurretik.