2010/05/27

GLOGSTER: POSTER DIGITAL IKUSGARRIAK


Aurrekoan Glogster izeneko tresna ezagutu nuen eta berehala erakarri ninduen. Berez, posterrak edo horma-irudiak sortzeko tresna bat da. Poster horietan testuak, irudiak, bideoak eta audioak sar daitezke. Behin posterra sortuta blogean edo nahi duzun webgunean enbota daiteke.


Jarduera asko eraman daitezke poster hauek erabiliz, gai baten inguruko azalpenak esaterako: elefanteen bizitza, uraren zikloa, Mozart konpositorearen biografia, Iruñako monumento historikoak... Balizko adibide bat zintzilikatu dut, Rita tenislari, Mikel Valverderen liburua, gelan irakurri dugula aprobetxatuz.

Honek eta antzeko zerbitzuek blogek dituzten mugak gainditzeko balio dezakete. Batzuetan, ikasleak bidaltzen ditugunean "blogera" egindako lan bat argitaratzera, diseinu nahaste izugarria sortzen delako: argazki edo testu gehiegi, argazkiak nahi ez dugun tokian agertzen dira edo nahi ez dugun tamaina daukate.

Azkenik "powerpoint" gehiegi sortzen behartzen ditugu ikasleak (DBH-n batez ere). Alternatiba hau hainbat kasutan erakargarriagoa, sortzaileagao eta "freskoagoa" izan daiteke betiko aurkezpen multimediak baino.

2010/05/20

IKTak DESAGERTZE BIDEAN

Gure gizartearen ongizatea desagertzeko zorian dagoenean, eta ez naiz Zapateroren murrizketetaz ari, izenburu beldugarri hau erabili du Jokin Lacalle-k bere aurkezpen honetarako. Bertan aurreko bileran azaldu zizkigun ideiak agertzen dira, hots, bere ikastolan IKTeen inplementazioaren bilakaera eta gaur egungo estrategia aldaketa.

Diseinuagatik soilik aurkezpenak ikustea merezi du.
Batek esango du, arrazoi osoz gainera, IKTak desagertu nire ikastolan oraindik batzuentzat behintzat agertu ez direnean? Fede kontua besterik ez da, Lourdes, Fatima... hurrengoa zuenean izan daiteke espero duzuen agerpen hori.:-)

2010/05/11

EDUCAPLAY

Interneten ditugu baliabideen artean Educaplay hau azpimarratu behar dugu ariketa mota asko egiten baimentzen digulako: gurutzegramak, testak, erlazioak, asmakizunak, diktaketak, letra zopak... Gero, sortzen ditugun ariketak gure blog edo orrialdean txerta ditzakegu.

Kontrako alde bakarra interfazea gaztelaniaz dagoela eta euskarako ariketak sartzeko garaian hainbat informazio hizkuntza horretan agertuko zaigula. Dena den, aukera ona da Lengua Castellana arloko ariketak sortzeko.


Ariketak tamaina handiago batean azaltzen dira baina hemen, diseinu kontuak direla eta, adibidea txikiagoa agertzen da.