2010/05/27
GLOGSTER: POSTER DIGITAL IKUSGARRIAK
Aurrekoan Glogster izeneko tresna ezagutu nuen eta berehala erakarri ninduen. Berez, posterrak edo horma-irudiak sortzeko tresna bat da. Poster horietan testuak, irudiak, bideoak eta audioak sar daitezke. Behin posterra sortuta blogean edo nahi duzun webgunean enbota daiteke.
Jarduera asko eraman daitezke poster hauek erabiliz, gai baten inguruko azalpenak esaterako: elefanteen bizitza, uraren zikloa, Mozart konpositorearen biografia, Iruñako monumento historikoak... Balizko adibide bat zintzilikatu dut, Rita tenislari, Mikel Valverderen liburua, gelan irakurri dugula aprobetxatuz.
Honek eta antzeko zerbitzuek blogek dituzten mugak gainditzeko balio dezakete. Batzuetan, ikasleak bidaltzen ditugunean "blogera" egindako lan bat argitaratzera, diseinu nahaste izugarria sortzen delako: argazki edo testu gehiegi, argazkiak nahi ez dugun tokian agertzen dira edo nahi ez dugun tamaina daukate.
Azkenik "powerpoint" gehiegi sortzen behartzen ditugu ikasleak (DBH-n batez ere). Alternatiba hau hainbat kasutan erakargarriagoa, sortzaileagao eta "freskoagoa" izan daiteke betiko aurkezpen multimediak baino.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina