Bestalde, duela egun batzuetatik ofizialki badakigu Libreoffice-ek Openoffice ordezkatuko duela Ubunturen hurrengo bert..., 11.04 bertsioan hain zuzen ere. Dena den, ez baduzue apirila arte itxaron nahi Openoffice-en fork berri hau probatzeko, aukera daukazue 10.10en probatzeko ere.
Luberri BHIko Alexander Gabilondok ederki asko azaltzen du bere blogan zein den jarraitu behar dugun prozedura Openoffice Libreoffice-ekin ordezkat... (berez, ez da beharrezkoa lehenengoa ezabatzea; posible da bi aplikazioak batera instalatuta izatea). Oso prozesu samurra da; minututxo batzuen ondoren Libreoffice-en azkeneko bertsioarekin lanean arituko zarete.
PROPINATXOA: Ubuntun "de serie" datorren letra-mota berria izugarri gustatzen zait. Google-ek letra mota hori bere Google Font Directoryra gehitu zuen aspaldi. Bertako tipografia gustukoa baduzue eta Libreoffice berrian erabiltzeko gogoa baduzue, hona hemen tipografia hauek Ubuntun instalatzeko komando lerroa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina