Aurreko artikulu batean mezuak programatzeko bi aukera ezagutarazi genituen. Kontua da biek muga bat dutela eta hilean 10 mezu baino gehiago ez dizutela programatzen uzten. Gmail Delay Send 8.0 script-arekin mugarik gabeko programaketak egin ditzakezu modu erraz batez.
Nola instalatu
Nahiko erraza da, beheko pausuak jarraitu:
- Orrialde hau bisitatu eta onartu autentifikazio eskaera.
- Aukeratu Enable -> On.
- Aukeratu Time Zone delakoa (Madril edo baliokidea), bestala ez dabil ongi.
- Send Email Receipts aukeran pentsatu ea bidalitako mezuen abisuak jaso nahi dituzun ala ez .
- Save preferences botoiari eman aukeratu duzuna gordetzeko.
- Ez ahaztu bukaeran Run Now botoiari ematen martxan jartzeko (5 minutu beharko ditu prest egoteko).
- OHARRA:
Script honen helbidea gorde aurrerago aukeraren bat aldatu nahi baduzu egin ahal izateko.Bestalde mezu bat jasoko duzu, noizbait script-a desintalatu nahi baduzu, egin ahal izateko.
Script honen helbidea gorde aurrerago aukeraren bat aldatu nahi baduzu egin ahal izateko.Bestalde mezu bat jasoko duzu, noizbait script-a desintalatu nahi baduzu, egin ahal izateko.
Mezuak bidaltzeko prozedura
1. Mezuaren gorputzean, mezua idatzi aurretik, dagokion kodea hau gehituko duzu @ ikurra aurretik duelarik. Adibidez: @tomorrow
2. Mezua idatzi.
3. GmailSendToSend etiketa ipini.
4. Mezua itxi. (Zirriborro moduan gordeta geratuko da)
Automatikoki jarritako orduan bidaliko da.
- Adibideak:
- @next friday (Datorren ostiralean)
- @Tuesday 5pm (Asteartean arrtsaldeko 5etan)
- @Wednesday 12:30 (Asteazkenean 12:30etan)
- @14th 6pm (Hil honen 14ean arratsaldeko 6etan)
- @+8 minutes (Hemendik zortzi mintututara
- @wednesday
- @august 21 11:00
- @10:20PM
- @29th 8am
- Kontuan hartzekoak:
- Ordu bat zehazten ez duzunean, adibidez: @tomorrow, mezua 12:00etan bidaliko da.
- 'tomorrow, 5pm' ez dabil (koma ez erabili)
- Goizeko 8ak badira eta zuk mezua goizeko 6:30etan bidali nahi baduzu hurrengo egunez ari zarela ulertzen da baina programak gaurko eguna ulertuko du. Beraz @tomorrow 6:30 erabili beharko duzu. Asteko egunekin berdin. Gaur asteartea bada eta astelehenean bidali nahi duzula ipintzen baduzu. @Monday, berak pentsatuko du atzo esan nahi zenuela. Beraz @next monday ipini beharko zenuke.