2013/09/11

GMAIL-DELAY-SEND POSTA ELEKTRONIKOAK PROGRAMATZEKO DOHAKO SCRIPTA

Aurreko artikulu batean mezuak programatzeko bi aukera ezagutarazi genituen. Kontua da biek muga bat dutela eta hilean 10 mezu baino gehiago ez dizutela programatzen uzten. Gmail Delay Send 8.0 script-arekin mugarik gabeko programaketak egin ditzakezu modu erraz batez.

Nola instalatu

Nahiko erraza da, beheko pausuak jarraitu:

  • Orrialde hau bisitatu eta onartu autentifikazio eskaera.
  • Aukeratu Enable -> On.
  • Aukeratu Time Zone delakoa (Madril edo baliokidea), bestala ez dabil ongi.
  • Send Email Receipts aukeran pentsatu ea bidalitako mezuen abisuak jaso nahi dituzun ala ez .
  • Save preferences botoiari eman aukeratu duzuna gordetzeko.
  • Ez ahaztu bukaeran Run Now botoiari ematen martxan jartzeko (5 minutu beharko ditu prest egoteko).

  • OHARRA: 
    Script honen helbidea gorde aurrerago aukeraren bat aldatu nahi baduzu egin ahal izateko.Bestalde mezu bat jasoko duzu, noizbait script-a desintalatu nahi baduzu, egin ahal izateko.

Mezuak bidaltzeko prozedura

 1. Mezuaren gorputzean, mezua idatzi aurretik, dagokion kodea hau gehituko duzu @ ikurra aurretik duelarik. Adibidez: @tomorrow
2. Mezua idatzi.
3. GmailSendToSend etiketa ipini.
4. Mezua itxi. (Zirriborro moduan gordeta geratuko da)
Automatikoki jarritako orduan bidaliko da.


  • Adibideak:
    • @next friday (Datorren ostiralean)
    • @Tuesday 5pm (Asteartean arrtsaldeko 5etan)
    • @Wednesday 12:30 (Asteazkenean 12:30etan)
    • @14th 6pm (Hil honen 14ean arratsaldeko 6etan)
    • @+8 minutes (Hemendik zortzi mintututara
    • @wednesday
    • @august 21 11:00
    • @10:20PM
    • @29th 8am
  • Kontuan hartzekoak:
    • Ordu bat zehazten ez duzunean, adibidez: @tomorrow, mezua 12:00etan bidaliko da.
    • 'tomorrow, 5pm' ez dabil (koma ez erabili)
    • Goizeko 8ak badira eta zuk mezua goizeko 6:30etan bidali nahi baduzu hurrengo egunez ari zarela ulertzen da baina programak gaurko eguna ulertuko du. Beraz @tomorrow 6:30 erabili beharko duzu. Asteko egunekin berdin. Gaur asteartea bada eta astelehenean bidali nahi duzula ipintzen baduzu. @Monday, berak pentsatuko du atzo esan nahi zenuela. Beraz @next monday ipini beharko zenuke.
Egiteko denbora bat beharko duzu baina erraza da. Froga bat egiteko @now erabil dezakezue, mezua momentuan bidaliko du (Scriptak 5 minuturo arakatzen du Gmail, beraz itxaron behar da).

iruzkinik ez: