Google Sitesak gero eta gehiago erabiltzen ari gara gure ikastoletan. Hauen helbideak luzeak izaten dira eta buruz ikasteko zailak. Helbide hauek sinplifika daitezke Google Apps zerbitzua izanez gero. Ez da zaila eta ez du denbora asko kentzen, beraz zenbait kasutan merezi du.
Prozedura:
1. Lehenengo urratsa zure domeinuko kontua sartzea da, gehienok eNom kontua izaten dugu (Google-ekin lan egiten duena).
Pasahitzak ahaztuta badituzu, administratzaile bezala sartu zure Google
Apps domeinuan. (Kudeatu domeinua) eta gero Personalización de Dominio - Configuración de DNS avanzada-ra joan.
Bertan zure datuak agertuko dira baita E-nom-eko kontsolara joateko helbidea ere.
2. Iniciar sesión en la consola de DNS klikatu eta logeatu.
(Azken pausu hauek aurrez ditzakezu https://access.enom.com helbidera zuzenean joanez eta izena eta pasahitza idatziz).
3.Jatorriz http://sites.google.com/a/erentzun.com/errezetabilduma helbidea duen sitesari, sinpleagoa den http://errezetabilduma.erentzun.com helbidea emango diogu.
Beraz kontsolan zaudela helbide berri hori sartu behar duzu: Host records - Edit - Ad new. Hau da idatzi behar duzuna:
Lehenengo gelaxkan: errezetabiduma (gehitu nahi dugun izena)
Bigarrenean: ghs.google.com
Hirugarrenean: CNAME (Alias)
Ez ahaztu gordetzea (Save).
4. Orain helbidea aldatu nahi diogun "sitesean" sartu eta Administrar Sitio atalera joan. Bertan zaudela Asignación de la dirección web -Asignar este sitio aurkitu (scroll behera egin saguarekin) eta sartu.
5. Hurrengo galdetegia beteko dugu. Lehenengo lerroan jatorrizko helbidea agertuko zaigu eta bigarrenean sortu nahi dugun berria. Behin bete dugula Añadir asignación botoiari emango diogu.
6. Hori egin eta gero hurrengo pausuak zeintzuk diren azaltzen den pantaila batean aurkituko zara. Pantaila horretako pausuak eginak ditugu jada (eNom-eko DNSak aldatu ditugu jada hasieran). Bakar-bakarrik pantaila horretan agertzen den He realizado estos pasos botoiari eman eta listo!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina