Bestalde erabiltzaileen ezjakintasuna eta inpotentzia nabarmena da arazo hauen aurrean borrokatzeko, hiritarren konpetentzia digitala baxua den seinale!
Nafarroako ikastoletako idazkariekin egin genuen ikastaroan kezka hau mahairatu zen eta arazo honi aurre egiteko gidatxo hau sortzea erabaki genuen.
PREBENTZIO NEURRIAK
1.- Antibirusa izatea: Lehenengo puntu hau jakina da baina aipatu beharra dago beti. Hala ere antibirusa izateagatik ez gaude Adwareren kontra babestuta, programa hauek ez baitira birusak eta gainera guk baimenduta instalatzen dira.
2.- Internetetik jaitsitako edozein programa instalatu aurretik pentsatu. Zer ari naiz instalatzen? Zergatik? Ez egin kasu honelako iragarkiei "Birus bat dago zure ordenagailuan, garbitu nahi al duzu?" edo " Zure ordenagailua mantxo dabil, azkartu nahi al duzu?".
3.- Programa jakin bat deskargatu baino lehenago ziurtatu egilearen jatorrizko gunetik edo gune fidagarri batetik egiten duzula. Softonic, descargadirect eta honelako helbideak ez dira gomendagarriak (tamalez emaitzen hasieran agertzen dira). Zalantzaren aurrean dakien bati galdetu.
4.- Programa bat instalatzeko garaian arretaz irakurri zer instalatu behar duzun. Batzutan programarekin batera, oso ohikoa den Java esaterako, Ask.com barra instalatzea proposatzen da eta aukera hori desgaitu behar duzu. Ez da erraza, trikimailu pila erabiltzen baitituzte Adware programa hauen instalazioa onar dezazuen.
5.- Ikastolako ordenagailuetan ez instalatu ezer baimenik gabe. Enpresetan bezala ikastoletan zorrotz jokatu beharko genuke gomendagarria ez diren programak ekiditeko.
NOLA GARBITU ADWAREa
Automatikoki garbitzeko programak.
Hiru hauek gomendagarriak dira:
- Spybot: Klasiko bat. Immunizatzeko eta garbitzeko aukerak ditu. Hemendik jaitsi: http://www.safer-networking.org/spybot2-own-mirror-2/ (Download) Hizkuntzen artean euskara dago.
- Malwarebytes: Oso eraginkorra omen da. http://es.malwarebytes.org
- Avast toolbar cleaner: Berria da hau nabigatzaileetatik kentzen ditu ditxosozko barra horiek. http://www.avast.com/en-us/download-thank-you.php?product=BC&locale=en-us
Eskuz egiteko:
1.- Erabiltzen ditugun nabigatzaileetatik plugin moduan instalatzen diren barra hauek desinstalatu. Firefoxen kasuan Firefoxen kasuan - Gehigarrietara joan - Hedapenak - Desinstalatu arazoa ematen dizkiguten guztiak (zalantzaren aurrean ezagutzen ez ditugun guztiak kendu). Chromen - Herramientas - Extensiones-etara joan behako da.
2.- Hasiera orriak lehen bezala utzi. Firefoxen: Aukerak - Orokorra - Berrezarri Lehenetsiak edo nahi dugun helbidea jarri.
3.- Windowsetik desintalatu: Windowseko - Kontrol Panelera joan (Ezarpenak) - Gehitu kendu programak eta hortik susmagarriak diren programak desinstalatu.
4.- Firefox nabigatzaileko helbide barran Google zure bilatzailea izateko plugin hau instalatu eta lehengo egoerara bueltatuko da: https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/addon/searchreset/
Azken puntu hau garrantzitsua da, nahiz eta programak garbitu ezarpen hau ez delako aldatzen.
Beno, kontatuko duzue zein den zuen esperientzia eta ea baliagarria suertatu zaizkizuen gomendio hauek.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina