2020/01/08

NOLA ARAUTZEN DA ESTATUKO ERKIDEGOTAN MUGIKORRAREN ERABILERA IKASTETXEETAN?


Estatuan, 8.200.000 ikasle baino gehiagok jarraitzen dituzte unibertsitatez kanpoko ikasketak 28.000 zentrotan, eta, 10 urtetik aurrera haur batek gaur egun mugikorra izan dezakeela uste bada, eskoletara "joaten" diren telefonoen kopurua nahiko handia da.

Publico egunkariko artikuluan, elkargoetako mugikorrei buruzko egungo araudia laburbiltzen da, autonomia-erkidegoek EFEri emandako informazioaren arabera.


Nafarroa: ez dago arautegirik sakelakoen erabilerari buruz, zentroei dagokien kontua da. Oro har, ezin dira erabili, salbuespenak salbuespen; kasu horietan, irakasleren batek baimena eman diezaieke jarduera jakin bat egiteko.

EAE: zentro bakoitzak autonomia du sakelakoen erabilera baimentzeko edo ez baimentzeko. Ez dago debekurik Hezkuntza Sailaren aldetik; hala, irakasle batek bere irakaskuntzan lagun diezaiokeela uste badu, betiere ikuspegi pedagogiko batekin, bere ikasleek erabili ahal izango dituzte.

iruzkinik ez: