2010/11/09
KLASE MAGISTRALAK AHAZ DITZAGUN... ALA EZ?
Jaso Ikastolan izan genuen bileran gaia atera zen: klase magistralek ez dute lekurik XX. mendeko hezkuntzan. Esaldia sinplifikazio bat da baina behin baino gehiagotan entzun eta agian pentsatu dugu hori.
Honen harira eztabaida polita eta mamitsua sortu zen El Pais egunkarian.
Klase magistralen kontra: Clases a la boloñesa, José Lázaro madrilgo UAMko irakaslea.
Klase magistralen alde: Empanada boloñesa, Joan B. Culla i Clará, bartzelonako UABko irakaslea.
Ordena horretan irakurtzea gomendatzen dizuet. Eta betikoa, tarte bat atera ezazue pedagogiaz gogoeta egiteko! :-)
2010/11/02
Lotus Symphony: Musika berria betiko OpenOfficen oinarrituta
OpenOfficen punturik ahulena itxurarena litzateke. Zaharkitu samar geratu da estetikoki eta hau hobetzeko ahaleginak egiten ari badira ere ez dirudi epe motzera bertsio erakargarriago bat izango dugunik. Agian OpenOffice.org proiektuan sortutako dibortzioa dela eta LibreOfficek ekingo dio erronka estetikoari, nork daki.
Itxaroten dugun bitartean Lotus Symphony aukera polita da gure testu prozesatzaileari itxura berri bat eman nahi diogunontzat. "Suite" hau OpenOfficen oinarritzen bada ere, ez da software librea, baina doakoa da. Probatzen ibili naiz eta asko gustatu zait. Berehala kokatuko zarete; are gehiago formatu panoramikoko monitorea baduzue, alboko menuak erabiltzen dituelako. Formatu irekiak onartzen ditu, noski, baita Microsoft-en formatu erabilienak. Proba ezazue eta baloratuko dugu.
2010/10/10
Integratic/IKT– Sitio Escuela 2.0 en Navarra
ParaPNTE blogaren bitartez Integratic/IKT gunearen berri izan dut. Nafarroako Hezkuntza Departamentuak sortutako gunea da. Tutorialak, bideotutorialak, baliabideak eta abar biltzen ditu. Gonbidatu gisa sar zaitezke atal guztietara foroetara izan ezik.
2010/09/30
Tune Up
2010/09/29
35 web tresnarik onenak hezkuntzarako
E-saregileak taldearen bitartez zerrenda honen berri izan nuen udan. Ez nuen zuen merezitako atsedena hautsi nahi eta irailerako gorde dut. 35 horietatik batzuk ezagutzen ditugu baina badira berri batzuk ere.
Taldean aztertzeko proposamena luzatzen dizuet.
2010/09/17
Motxila digitala
2010/09/03
2010/06/02
SAGARRAREN XARMA
Aurrekoan Ipad ospetsua probatzeko aukera izan nuen eta, eszeptikoa banintzen ere, liluratuta geratu nintzen.
Erraz erabiltzen da, intuitiboa da oso, arina, goxoa, erakargarria, pantaila primeran ikusten da, pantailan bertan daukan teklatua oso erraz erabiltzen da, gailuaren mugimenduekin kanika moduko jolas harrigarriak ditu... Alaba eta biok maitemindu ginen!
Kontrako aldean, ikusten da negozioa besterik ez dutela buruan Aple konpainiak (inozoa naiz bai!): USB sarrerik, sistema eragile propioa duenez aplikazioak ordaintzen diren horietakoak dira (payant!), musika ere Itunesekin lotuta du (payant berriro!), hainbat webgune ez dira ikusten adobe flash ez duelako sartu nahi izan eta prezioa altua da oso (750 - 800 € merkeena). Emaztea ez zen maitemindu.
Hezkuntzako ikuspegitik esan erabilpena izan dezake: posta elektronikoa, dokumentu laburrak, blog sarrera txikiak, internet kontsultatu, liburuak irakurtzeko baina daukan prezioa ikusita eta sistema itxia izanda erosteak ez luke konpentsatuko: zuzendaritza taldeak edo guraso batzordeak ez lirateke maiteminduko.
Etorkizun laburra ordea, bide horretatik joango dela (joan behar duela), pentsatzen dut: ekipo arinak, pisu gutxikoak, momentuan pizten direnak, erraz irakurtzen direnak eta bateriaren iraupen luzearekin. Gure geletan ikusiko ditugu eta ikasleak maiteminduko dira (ditugu?). Guzti hau gainean dugun krisi globalak baimentzen badu, noski!