2010/11/18

IKASI NAHI DUENAK BADU NON IKUSI


Aurreko egunean Nafar Gobernuko Integratic/IKT gunea aipatu zen blog honetan. Horretaz gain Eusko Jaurlaritzako Eskola 2.0 ataria aipatu behar da bertan ere baliagarriak suerta daitezkeen tutorial batzuk agertzen direlako: arbel digital interaktiboak, Web 2.0, aplikazio ofimatikoak, gida metodologikoak, sekuentzia didaktikoak.. Guzti hau Prestakuntza 2.0 atalean aurkituko duzue.
Beraz, izenburuan esan bezala, inoiz baino baliabide gehiago daude sarean irakasle eta ikasleen IKT prestakuntza hobetzeko. Nahi izatea da gakoa. :-)

2010/11/09

KLASE MAGISTRALAK AHAZ DITZAGUN... ALA EZ?


Jaso Ikastolan izan genuen bileran gaia atera zen: klase magistralek ez dute lekurik XX. mendeko hezkuntzan. Esaldia sinplifikazio bat da baina behin baino gehiagotan entzun eta agian pentsatu dugu hori.
Honen harira eztabaida polita eta mamitsua sortu zen El Pais egunkarian.

Klase magistralen kontra: Clases a la boloñesa, José Lázaro madrilgo UAMko irakaslea. 
Klase magistralen alde: Empanada boloñesa, Joan B. Culla i Clará, bartzelonako UABko irakaslea.

Ordena horretan irakurtzea gomendatzen dizuet. Eta betikoa, tarte bat atera ezazue pedagogiaz gogoeta egiteko! :-)

2010/11/02

Lotus Symphony: Musika berria betiko OpenOfficen oinarrituta

Por fin llega Lotus Symphony 3.0

OpenOfficen punturik ahulena itxurarena litzateke. Zaharkitu samar geratu da estetikoki eta hau hobetzeko ahaleginak egiten ari badira ere ez dirudi epe motzera bertsio erakargarriago bat izango dugunik. Agian OpenOffice.org proiektuan sortutako dibortzioa dela eta LibreOfficek ekingo dio erronka estetikoari, nork daki.

Itxaroten dugun bitartean Lotus Symphony aukera polita da gure testu prozesatzaileari itxura berri bat eman nahi diogunontzat. "Suite" hau OpenOfficen oinarritzen bada ere, ez da software librea, baina doakoa da. Probatzen ibili naiz eta asko gustatu zait. Berehala kokatuko zarete; are gehiago formatu panoramikoko monitorea baduzue, alboko menuak erabiltzen dituelako. Formatu irekiak onartzen ditu, noski, baita Microsoft-en formatu erabilienak. Proba ezazue eta baloratuko dugu.

Iturria: Genbeta

2010/10/10

Integratic/IKT– Sitio Escuela 2.0 en Navarra

sitio integratic

ParaPNTE blogaren bitartez Integratic/IKT gunearen berri izan dut. Nafarroako Hezkuntza Departamentuak sortutako gunea da. Tutorialak, bideotutorialak, baliabideak eta abar biltzen ditu. Gonbidatu gisa sar zaitezke atal guztietara foroetara izan ezik.

2010/09/30

Tune Up


Ordenagailua txukun mantentzeko aplikazioa:

Tune Up Utilities aplikazio bilduma interesgarri bat da.
Diskoa gogorra desfragmentatu, erregistroa garbitu, behar ez diren artxiboak garbitu, programak desinstalatu, hasiera kudeatzeko editorea, windows pertsonalizatzeko aukera, internet serbitzua hobetu, ezaugarri grafikoak hobetu eta bestelako aukera interesgarriak ditu.

Erabilterraza eta itxura atseginekoa.

Ni hasia naiz erabiltzen eta momentuz inpresio ona dut.

* Programa berez 30 egunez proba egiteko eskaintzen digute baina ... Dropboxeko karpetan aurkituko.

2010/09/29

35 web tresnarik onenak hezkuntzarako


E-saregileak taldearen bitartez zerrenda honen berri izan nuen udan. Ez nuen zuen merezitako atsedena hautsi nahi eta irailerako gorde dut. 35 horietatik batzuk ezagutzen ditugu baina badira berri batzuk ere.
Taldean aztertzeko proposamena luzatzen dizuet.

2010/09/17

Motxila digitala

"Estoig Digital" izeneko web-gune honetatik aplikazio eramangarri ugari deskargatu daitezke, USB-an instalatu eta edozein ordenadoretan erabiltzeko. Interfazea ere arazorik gabe euskaratu daiteke.Tresna interesgarria izan daiteke batez ere irakasleok gelan erabiltzeko.