2006/12/12

GABONETARAKO IDEIAK

Aurrekoan Genbetan ikusi nuen Pikipimp izeneko zerbitzuaren inguruko iruzkina. Honek zure irudiak igo eta irudien gaineak objetuak ipintzen baimentzen dizu: txanoak, bizarrak, begiak... Wit aurreratua egin gabe lagunak txundituta utz ditzakezu.

Alde onak:
- Erraz erabil daitekela. - Ez duzula programarik instalatu behar. - Sormena lantzeko egokia dela.

Ikasleekin Gabonen inguruko postal farregarriak sortzeko erabil ditzakezue. Beste ideia bat, ikasleen argazkiak hartu, programarekin "mozorrotu" eta nor da nor asmatu behar da. Worden txertatzen badituzue argazkiak eta deskribapen testu bat gehitzen badiozue jarduera borobila atera daiteke. Antzeko jarduera: "Wanted" (Bilatzen da) kartel bat sortzea argazkiekin eta deskribapenean "gaizkilearen" zehaztapenak idatzi.

Adibidea:
WANTED


Gaizkile hau oso arriskutsua da. Purua begitik sartuk dizu harrapatzen saiatuz gero. Belarrietan tximeletaren hegalak ditu eta horiekin izugarrizko haizeak sortzen ditu. Londreseko azkena berak sortu omen zuen. Gabonetan Aita Noelen txapela darama jantzita. Ikusten baduzue...

2006/12/11

Pagebull



Bilatzaile berri bat.










Erabiltzaile berri bat.
Estekak eskaini beharrean, orrien aurrebistak erakusten ditu eta aldi berean, erabili dugun hitza azpimarratua agertzen da.

Erraza eta zenbaitetan erabilgarria.

http://www.pagebull.com/





2006/12/03

EUSKAL BLOGEN SARIKETA


Sustaturen sariketa: euskal blogetako mezurik onenari saria


Sustaturen 5. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldien artean sariketa ere antolatu dugu. Gaur hasi eta abenduaren 11 aurretik euskarazko blogosferan argitaratzen den blog mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk.


http://www.sustatu.com/1164120776

2006/11/29

IRAKURKETAREN BLOGA

Iruñako Iturrama institutokoek ekin diote gogor blogen kontuari. Hainbat blog sortu dituzte:

http://www.blogari.net/DBH%201

Liburuen inguruko laburpen tengagarriak. Oso interesgarria.

http://www.blogari.net/iritziak

Gai ezberdinen inguruko iritzi artikuluak.

Oso simpleak dira kontzeptuan eta horrexegatik oso errazak aurrera eramaten (bere lana suposatzen badute ere.) Lan bikainak eta zoriontzekoak.

2006/11/25

avast! 4 Home Edition

Aurrekoan aipatu zenuten eta probatzea erabaki dut. Pandak diru dexente eskatzen zidan lizentzia berritzeko eta azkenean kendu dut.







Hasteko infektatutako zortzi artxibo detektatu ditu eta
oso itxura ona du.


http://www.avast.com/eng/download-avast-home.html

Izan ongi!

Xabier


2006/11/21

www.zamzar.com


Artxiboak formatoz aldatzeko online tresna.
Bideoa, audioa, irudi, dokumentuak... PDFtik Word-era, MP3-tik WMA-ra, AVI-tik MOV-era formato aldaketak egin ditzake. Artxibo bat igo eta emailez formato berrian link baten bitartez berreskuratu.
Hori bai, igotakoa 100 MB tik ezin da pasa.
http://www.zamzar.com

galdetu.com


Euskarazko web zerbitzu berria: galdetu.com





galdetu.com, galderak egin eta erantzunak bidali eta jasotzeko aukera ematen duen zerbitzua.

Ikasleentzat erabilgarria eta erabilterreza.