2009/12/22
2009/12/17
Gaurko hitza: MALUTA
Blog honi etekina ateratzeko ezinbestekoa da rss jarioa erabiltzea eta nire gomendioa da Firefox nabigatzailearekin goiko barran integratzea. Honela, egunero hitz horien berri izan dezakezu eta gelan proiektorea baduzu, ikasleekin tartetxo bat eskaini irakurtzeko.
Biharko hitza zein izango ote den ez dakit, baina buruan darabilzkigunak bai: Eguberriak, oporrak eta atsedena.
2009/12/16
WIFIAREN SEGURTASUNAZ

Apurka-apurka ari da gizartean zabaltzen Wifi sareen kontrako jarrera, osasunerako txarrak izango ez ote diren susmoa hain zuzen ere. Escuela 2.0, Ikasys eta ikastolen azpiegitura beharrei erantzuteko ia ezinbestekoak bihurtzen ari dira haririk gabeko soluzioak. Bestalde, etxe, hospitale eta leku publiko askotan zabaldurik daude aspalditik. Gauzak honela, bat-batean kezka sortu da eta guraso batzuk kezka hori eskolara eramaten dute.
Honen inguruko ezagutzen dudan ikerketarik serioena burutu dute Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan.
- Ikastolan kezka zegoenez Labein enpresari kanpoko auditoria bat egitea eskatu zitzaion. Ordainduta, noski.
- Enpresa horrek informe bat idatzi zuen.
- Informearen emaitza eta interpretaziorako aurkezpen didaktiko bat antolatu zuten Solid Rock IT enpresarekin.
- Momentu honetan ez dago Wifi uhinen kaltea egiaztatzen duen datu edo ikerketa zientifikorik.
- Sakeleko batek 20 Wifi antenak adina erradiazio sortzen du.
- Neurketak egiteko garaian neurgailua neurketa bat hartzeko routerraren antenaren ondoan jarri behar zen, ikasleen postuetan ez zen erradiaziorik neurtzen.
- Kabletuak ere erradiazioa sortzen du. Erradiazioa sortzen ez duen teknologia bakarra zuntz optikoa litzateke.
- Ikerketa hauek egiteko garaian erradiazio elektromagnetiko guztia neurtu behar da eta ez soilik Wifik eragiten duena.
2009/12/15
OpenDNS
Zer da Open DNS? Dakizuenez Interneteko helbide bat idazten dugunean, ordenagailu batek idazten dugun helbidea zenbaki kate bat bihurtzen du. Adibidez: www.google.com idazten dugunean 209.85.229.103 ip-a duen zerbitzarira joaten gara.
Internet hornitzaile bakoitzak bere DNS zenbakiak ditu guk OpenDNS-koak erabil ditzakegu:
- 208.67.222.222
- 208.67.220.220
Google-lek ere antzeko zerbitzu bat ater berri du. Gaia komentatuko dugu.
2009/11/26
HACIA LA ESCUELA 2.0 ESKULIBURUA

Jose Antonio Millanek idatzitako liburua da hau. Mundu honetan sartzen ari diren irakasle askorentzat lagungarria izango zaie. Irakurtzeko erraza, argia eta paper formatuan, gure kide gehiengo batek eskertuko duena. Gaiak: Google Docs, wikiak, Blogger..., ezaguna, ezta?
Formatu elektronikoan aurreikus daiteke.
2009/11/17
Google Translate

. Idatzi bezain laster egiten du itzulpena.
. Itzulpen lana ingelerara egiten denean, itzulitakoa entzun daiteke.
Noizkorako Euskaraz?
Nola egiten dute Katalanek?
Liluragarria...
. Search websites in other languages: informazioa jatorrizko hizkuntza
. batean bilatu eta web orriak zuzenean itzuliak eskaintzen ditu.
. Zure web orria beste hizkuntzetara itzultzeko aukera eskaintzen du.
. Tresna multzoa itzulpen lanak egiteko.
Nola egiten dute Katalanek?
Liluragarria...
2009/11/11
OOo4Kids- Open Office haurrendako
7-12 urteko haurrendako Open Office berezia garatzen duen proiektua duzue hauxe. Interesgarria izan daiteke gure ikasleek txikitatik software librearekin lan egiteko ohitura hartzeko. Pena oraingoz ez dagoela euskaraz.
Free Screen Capturer
Programa honek pantaila harrapaketa bizkorrak egiten ditu. Emaitzak irudi edo bideo formato anitzetan (BMP, JPG, GIF, PNG, TIFF, AVI, WMV) atera daitezke. Dohakoa izanik, posta kontua eskatzen du lizentzia eskuratzeko. Instalazioa behar du. Ezagutu ditudan estilo hontako programen artean hau da gehien gustatu zaidana. Tutorialak prestatzeko tresna ezin hobea.
Frogatu eta esango didazue, merezi du. (Screenshotter eta Camtasia baztertuko dituzue)
Programa deskargatu
Frogatu eta esango didazue, merezi du. (Screenshotter eta Camtasia baztertuko dituzue)
Programa deskargatu
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
