2013/05/20

Google Music: Google-en doinu berria


Aurreko astean Google-ek hainbat berrikuntza aurkeztu zituen I/0 Konferentzian, horien artean Google Music, duela gutxi ezagutu dudana.
Hodeian dagoen musika bilduma litzateke, hauek dira bere ezaugarririk nabarmenenak:
  • Gure Google kontuarekin lotuta dago, noski.
  • Zerbitzu honetan daukazun musika telefonoan, tabletan edo ordenagailuan entzun daiteke. (Jada normala dena)
  • Google Play-ren bitartez erosten dituzun abestiak hor gordetzen dira baina horretaz gain dohainik 20.000 abesti igo ditzakezu!. (20.000 abesti =10 abestiko 2.000 Cd Gure musika bilduma osoa gordetzeko nahikoa, ezta?).
  • Spotify-ren moduko zerbitzua izango du, hots, hilean 10 € inguru ordaindu eta bere katalogo guztia entzuteko aukera.
Ni zur eta lur geratu naiz. Ikastolari begira lekurik okupatzen ez duen honelako bilduma bat izatea izugarria da eta apaletan asperturik dauden Cd-ak noranahi eramatea zer esanik ez.

2013/04/22

GMAILEKO MEZUAK PROGRAMATZEKO TRESNAK


Aspaldiko partez tresna hauen beharra nuen posta elektronikoz bidali beharreko mezuak data edo ordu  jakin batzuetan bidali ahal izateko. Honela egun berberean bost mezu bidali beharrean, informazio uholde hau antola dezakezu beste modu irentsiagarri batez. Idazkaritik bidaltzen diren mezuak ere tresna hauekin programa daitezke mezuak nahi den data bidaltzeko, ekintza jakin bat baino 7 egun lehenago, esaterako, nahiz eta mezua askoz ere lehenago erredaktatuta egon.

Bi aukera daude, biak Firefox eta Chromerako.

Right Inbox: http://www.rightinbox.com/
Sinpleena erabilpen aldetik baina ordaindu gabe hilabeteko 10 mezu besterik ez digu uzten bidaltzen. Pelma samar jartzen da plan hobeago bat eros dezazun. Programatutako mezuak bidaltzeaz gain mezuak noiz ireki diren edo zenbat hartzailek zabaldu duten esango digu. Interesgarria izan daiteke, baina aipatutako mugak ditu.

Boomerang for Gmail: http://www.boomeranggmail.com/
Sinplea bada ere kokatzeko garaian denboratxo bat behar da, mezuak data jakin batean bidaltzeaz gain beste aukera batzuk dituelako. Send later erabiliz mezuak beranduago bidaltzen ditu arazorik gabe. Honetaz gain mezu baten gogorapenak bidaltzen ditu (bumeran bat bezala aukeratutako mezua bueltatzen da) hainbat baldintza betetzen badira: mezua ez da ireki, mezua ez da erantzun, data jakin batean.

Proba itzazue eta hurrengo batean komentatuko dugu.

2013/03/10

HTML to PDF







Web orri bat PDF formatura nola pasatu eta gorde?

WEBGUNE  honetan sartu, nahi dugun URL idatzi, eta berehala PDF formatuan jeisteko aukera izango dugu.





2013/03/05

EGURALDIA ZURE BLOGEAN ETA EUSKARAZ


Aurrekoan Andramari Ikastolako 5. eta 6. mailakoen bloga kuxkuxeatzen AEMETeko widgeta ikusi nuen.

Honekin zure herriaren eguraldia eta honen iragarpena sar dezakezu eta euskaraz gainera.
http://www.aemet.es/eu/eltiempo/widgets/municipios

Beste wigdet interesgarri batzuk ere badituzte, begiradatxo bat bota.

2013/01/14

PHOTOSCAPE: PICASAKO ORDEZKOA AL DUGU?

Eroski Consumer aldizkariaren Aplicaciones gratuitas esenciales para tu ordenador agertzen den programen zerrendan Photoscape izeneko hau aurkitu dut.
Windowspean argakiak editatzeko doako programa da, aukera anitza dituena. Hauek dira bere ezaugarri nabarmenenak:
  • Oso intuitiboa. Ez du asko okupatzen. Arina. 
  • Oinarrizko funtzioak erraz egiten ditu.
  • Efektu pila ditu baita oso marko interesgarriak ere.
  • Komikiak egiteko globoak, baita efektu barregarriak ere: begiak, sudurrak...
  • Paper desberdinak inprimatzeko aukera: partiturarako, koadrikulak...
  • Posterrak egiteko tresnak.
Onena instalatzea eta frogatzea da. Nire ustez Picasari aurre egiten dio hainbat funtziotan eta gelarako edo informatika tailerrak emateko kontuan hartzekoa da. 

2012/10/18

Zibererasoa: Kanadan gertatutakoaren harira



El Paisen argitaratutako albistea dela eta hainbat burutapen datozkidan burura. Ziber-jazarpena zabaltzen da teknologia zabaltzen den heinean. Kanaduko kasua beldurgarria iruditu zait izan duen amaieragatik eta baita gizarteak izandako jarreragatik.

Inork ezin al zuen neska hau babestu? 

Guk nahikoa egiten al dugu kasu hauek azaltzen direnean?

2012/10/11

Maitasuna garai digitaletan


Ongi pasa zubian eta garrantzitsuena: jai egun hauetan ez utzi zuen ikasleak sakelekorik gabe!

2012/10/03

Answergarden: Erantzunen hodeia

Oso trena sinplea, ideia laburrak (20 karaktere) biltzeko. Dida batean egiten da eta gelan edo etxetik bete eta gero erantzunak komenta daitezke hurrengo egunean. Crea proiektuan lantzen ditugun brain storminak irudikatzeko ere balio dezake. Ez duzu izena eman behar!

 
Nola hobetu ikastolako pasabidea... at AnswerGarden.ch.

Educación Tecnologica blogetik hartuta.