2007/03/15

WEBQUEST ETA WIKIEN INGURUKO SESIOA


Aurreko hitzaldia gustatu? Tentsio puntu bat egon zen hasieran, teknika menderatu edo teknikak menderatzen gintuen erabaki zen arte. Egon ez zirenentzat hemen duzue baliabide guztiak topatzeko eman ziguten helbidea.


Zuen iritzia jakin nahiko nuke. Zer iruditu zitzaien bertaratu ziren zuzendari eta irakasleei?
Aupa Osasuna!

6 iruzkin:

Xabier erabiltzaileak esan du...

Egia da hasierak pixka bat saioaren garapena baldintzatu zuela.
Bestela saioa interesgarria izan zen, nire gusturako gehiegi luzatu ziren webquest delakoekin eta motz geratu zen wikiei eskainitako denbora.
Orain gure ingurua kutsatu, animatu eta bultzatu behar dugu.

izaskun erabiltzaileak esan du...

Egia esan motz geratu zen hasierako atzerapena dela eta, bainan tira. Gure ikastolatik joan zirenak oso gustora irten ziren, bainan nahiz eta irakaskuntzarako oso interesgarria den, betiko arazoa denbora nondik atera da.
Beraz, jendea animatzen eta bultzatzen saiatuko gara eta nola hala denbora nonbaitetik ateratzen ere.
Nik ere Xabierrek bezela pentsatzen dut, wikien denbora motz geratu zen, gainontzean, azalpena oso ongi egon zen.

Fultxo erabiltzaileak esan du...

Denbora erlatiboa da eta denbora gutxian egiten diren wikiak sor daitezke ere: ipuinen bildumak, atsotitzen bildumak....

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Neri ere bai hagitz interesgarria iruditu zitzaidan. Pena korrika eta presaka egin behar izana baino teknologiaren eta zuzenekoaren gauzak dira. Ideia batzuk atera nituen eta matematikako arloan zerbait prestatzeko asmoa dut, ea horretarako tartetxoren bat harrapatzen dudan. Piano piano eta pazientziaz hartuko dugu. Baditut lankide pare bat honetarako prest egon daitezkeenak, baino teklatua erabiltzen ikasten ari diren beste lankideak ez ditut Webquest, mandee?, hoiekin ikusten, hala ere ahaleginduko naiz. Jon, Beratik.

Maite erabiltzaileak esan du...

Nik, egia esan, sentsazio ezberdinak ditut saioaren inguruan, gazi-gozoak. Alde batetik, pozik nago interes eta jakin-min handia ikusi nuelako bertaratutakoen artean. Baina nire aldetik, aitortu beharrean nago, hainbeste denbora galdu eta gero, nahiko deszentratuta hasi nintzela. Adibide interesgarri dezente nituen prest erakusteko baina ikusten nuen ez zidala denborarik eman behar eta hortxe gelditu ziren (seguruenik, gutxiago hitz egin eta gehiago erakutsi behar nuen). Gainera, egia da, gehiegi luzatu nintzela lehenengo zatian eta bigarrena hortxe joan zen korrika eta presaka. Hurrengo baterako badakit!

Puntu positiboarekin amaitzearren, espero dut han entzundakoa bi tresna horien inguruko jakin-mina areagotzeko, gutxienez, baliogarria izango zela. Xabierrek dioen moduan, orain zuei dagokizue aldamenean dituzuenak akuilatzea; dena den, zalantzaren bat baduzue, badakizue non gauden...

Mila esker gonbidatzeagatik eta laster arte. :-)

Fultxo erabiltzaileak esan du...

Saio hauetan zaila da 2 ordutan dakizun guztia eta erakutsi nahi duzun guztia adierazi eta erakustea, beraz, lasai egon Maite.
Bestalde helburua hurbilketa bat egitea zen eta horretaz gain bidea nondik-nora joan behar duen markatzea (ze plataforma erabili, non bilatu baliabideak...), batez ere denbora aurrezteko eta horiek bete zirela uste dut.

Ados nago Xabierrekin agian batzuentzat wikiarena motz geratu zela baina bestalde wiki baten funtzionamenduak (wikispacesen plataforman) ez du misterio handirik.

Jonek bota duenen hildotik, agian lehenengo egindako webquest probatzea da onena (ematen ari zaren unitateari egokitzen bada hobe) eta aurrerago batzuei hau sortzeko mina sortuko zaie...edo ez. Txanelak mila aukera ematen ditu.