2007/03/22

Wiki eta Webquest saioa

Nik ez nuen NIE-ko saiora joaterik izan, ezta ikastolako beste inork ere, ebaluazio bilerekin bete betan geundelako aste horretan. Donostian egin zuten saioan egoteko aukera izan nuen eta egia esan oso interesgarria iruditu zitzaidan ( zuen iritziengatik iruditzen zait Donostian blogei eta wikiei buruz gehiago aritu zirela hemen baino). Batez ere adibide asko jarri zituztelako, beraien esperientzia kontatuz.... Ikastolan zerbaitetan hasi gara, irakasle ausartenekin ea zerbait egin dezakegun. Poliki poliki hasi eta ez gainontzekoak kutsatzen ditugun.

1 iruzkin:

jolaus erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok

Tresna interesgarria CMap. Halere gaztetxoekin erabiltzeko agian konplexu samarra izan daitekeela iruditzen zait.

Mindomo antzeko web aplikazioa da. Sinpleagoa agian baina bisualki erakargarriagoa. LHko ikasleentzat atseginagoa izan daitekeela iruditzen zait. Probatu dut eta oso oso sinplea da.

Antzeko aplikazioak dira ere MindMeister eta bubbl.us. Lehenengorako gonbidapena eskatu behar duzu eta bigarrena ez dut probatu, baina interesgarriak dirudite.

Probatu eta esango didazue.