2008/04/29

FIREFOXEN GEHIGARRI GOGOKOENAK

Aurreko bileran, Firefoxen inguruko monografikoa egiten saiatu ginen berriro ere... eta ez genuen lortu. Gure dinamizatzaile gehienek erabiltzen dute jadanik eta gure gehigarrien zerrenda idaztekotan geratu ginen. Ni hasiko naiz, gero mezua editatuz zuenak gehitu edo iruzkinen bitartez aipatu:

- FireFTP: Ftp bezero erosoa, momentu honetan erabiltzen dudan bakarra.
- PDF download: PDFak kudeatzeko tresna. Honekin PDFak nabigatzailean ireki, kanpoan ireki, gorde... eta abar erabaki dezakezu. (ingelesez)
- Google Browser Sync: Etxeko eta ikastolako nabigatzailea sinkronizatzeko erabiltzen dut.
- IE Tab: Explorerren motorra erabiltzen du orrialde jakin batzuk irekitzeko gure Firefoxetik atera gabe. Zorionez gero eta gutxiago erabiltzen dut.
- Euskalbar: Ez du aurkezpenik behar. Ezinbesteko gehigarria da.
- Hiztegiak: euskara, gaztelania eta ingelesa (Ou yes!)
- Fasterfox: nabigatzailea azkarrago joateko.
- Forecastfox: eguraldiaren iragarpena. Asmatzen du gainera!

Hemen Ordiziako Jokinenak dituzue ere bai.
Zuenak gehitu.

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo

Ipinitako loturan agertzen diren gehigarrietako batzuk dagoeneko ez ditut erabiltzen. Bitartean, beste berri batzuk ere instalatu ditut ere. Hona hemen nireak, garrantzi handienetik txikienera antolatuta:

- Delicious Bookmarks: ez dakit nola antolatuko nuke egunean zehar bildutako informazioa hau gabe. Ubunturekin datorren FF bertsio berrirako ez dute oraindik gehigarria eguneratu eta dagoeneko amorratzen hasita nago.

- Euskalbar: behar-beharrezkoa.

- Hiztegiak: Fultxok bezala, nik ere euskara, gaztelera eta ingelesakoak instalatuta ditut. Ikasleen lanak zuzentzeko Zulua ere instalatzekotan nabil; askotan ez diet tutik ere ulertzen.

- Better GMail: posta elektronikoa, Google Reader-eko jarioak eta egutegia leiho berean integratuta edukitzeko. Dena den, GMailen kodea aldatu zutenetik plugin zaharrak ez du balio; honen ordez atera dutena ez da lehenegoa bezain ona.

- Better GReader: jarioak modu eraginkorragoan irakurtzeko gehigarria.

- DownThemAll!: deskargak azkartzen dituen gehigarria.

- Xinha Here: testua zuzenean editatzeko botoi barrak ez dituzten formulario edo testu-kutxetan idatzi luzeak egiteko. ZirIKTeroen txokoan asko erabiltzen dut; ea noiz hobetzen duten bertako editorea!

- Web Developer: ikastolako webguneen analisia eta hauen kodean aldaketak egiteko oso erabilgarria. Gunearen diseinua aldatzeeko aukera ematen dizu baina kodean zuzenean eskua sartu gabe.

Fultxo erabiltzaileak esan du...

Azkarra da gero Jolaus!
Big Brother watchs you!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

piclens.

Gai bati edo zerbaiti buruzko irudiak bilatzeko eta aurkezteko era ikusgarri bat.