2009/03/05

NAFARROAKO "DISTROA"

Ikasturte hasieran eta OpenOffice zabaltzeko asmoarekin, IKT dinamizatzaileen mintegian sortu zen software bildumatxoa egiteko ideia. Bilduma hau sarean zintzilikatu nahi dugu denen eskura egon dadin eta familiei euskarriren batean banatzea ez dugu baztertzen.

Lehentasuna software libreari eman badiogu ere, beste aplikazio batzuk sartzea ere erabaki dugu, hori bai, dohaineko softwarea izan behar du.

Hauek dira aurrekoan sortu genuen behin-behineko zerrenda:
  • OpenOffice +
  • Audacity
  • Gimp
  • TuxPaint / TuxType
  • Firefox + euskalbar + euskara eta gaztelaniako hiztegiak
  • 7 zip / Izarc / Winrar
  • Picasa / Fotos Narradas
  • PDF creator / Primo converter / Foxit reader?
  • Portable Apps
  • VCL
  • Ccleaner / Glary utilies

Zer falta da, zer dago sobera? Iruzkinak eginez egingo genuela geratu ginen, beraz, zuen txanda orain!

5 iruzkin:

Txuma erabiltzaileak esan du...

Avast home antivirusa?

Xabier erabiltzaileak esan du...

Ni ere Avast zalea.

Bestetik eta Oppen Office eta Word programak elkarlotzeko AbiWord?

Eta beste hauek?: Spyboot Search & Destroy, ImgBurn (grabaketak egiteko programa ), Paint.net ( argazki editorea, erraza baina aukera anitzekin )eta FastStone Photo Resizer.

Amaia erabiltzaileak esan du...

CMap Tools programa?

teixa erabiltzaileak esan du...

Infrarecorder (grabaketetarako), format factory (video formato bihurtzailea).
Eta Microsoft-eko, bai bai Microsoft-eko, Teleskopioa.

Fultxo erabiltzaileak esan du...

Zuk botatakoa apuntatuta. Infrarecorder noizbait probatu dut eta gure ordenagailuekin motel zihoala iruditu zait.
Teleskopioarena begiratu behar, pinta ona du. Komentatuko dugu.