2013/10/25

Adware: zabaldutako gaitza

Azkenaldi honetan hainbat lagun eta ezezagunen ordenagailu pasa dira nire esku artean eta harrituta gelditu naiz daukaten "zabor digitala" ikustean: nabigatzailean barra desberdinak (Ask.com esaterako), Google lehenetsitako bilatzaile moduan kenduta, automatikoki agertzen diren iragarki lehioak...
Bestalde erabiltzaileen ezjakintasuna eta inpotentzia nabarmena da arazo hauen aurrean borrokatzeko, hiritarren konpetentzia digitala baxua den seinale!
Nafarroako ikastoletako idazkariekin egin genuen ikastaroan kezka hau mahairatu zen eta arazo honi aurre egiteko gidatxo hau sortzea erabaki genuen.

PREBENTZIO NEURRIAK
1.- Antibirusa izatea: Lehenengo puntu hau jakina da baina aipatu beharra dago beti. Hala ere antibirusa izateagatik ez gaude Adwareren kontra babestuta, programa hauek ez baitira birusak eta gainera guk baimenduta instalatzen dira.

2.- Internetetik jaitsitako edozein programa instalatu aurretik pentsatu. Zer ari naiz instalatzen? Zergatik? Ez egin kasu honelako iragarkiei "Birus bat dago zure ordenagailuan, garbitu nahi al duzu?" edo " Zure ordenagailua mantxo dabil, azkartu nahi al duzu?".

3.- Programa jakin bat deskargatu baino lehenago ziurtatu egilearen jatorrizko gunetik edo gune fidagarri batetik egiten duzula. Softonic, descargadirect eta honelako helbideak ez dira gomendagarriak (tamalez emaitzen hasieran agertzen dira). Zalantzaren aurrean dakien bati galdetu.

4.- Programa bat instalatzeko garaian arretaz irakurri zer instalatu behar duzun. Batzutan programarekin batera, oso ohikoa den Java esaterako, Ask.com barra instalatzea proposatzen da eta aukera hori desgaitu behar duzu. Ez da erraza, trikimailu pila erabiltzen baitituzte Adware programa hauen instalazioa onar dezazuen.

5.- Ikastolako ordenagailuetan ez instalatu ezer baimenik gabe. Enpresetan bezala ikastoletan zorrotz jokatu beharko genuke gomendagarria ez diren programak ekiditeko.



NOLA GARBITU ADWAREa
Automatikoki garbitzeko programak.
Hiru hauek gomendagarriak dira:

Eskuz egiteko:
1.- Erabiltzen ditugun nabigatzaileetatik plugin moduan instalatzen diren barra hauek desinstalatu. Firefoxen kasuan Firefoxen kasuan - Gehigarrietara joan - Hedapenak - Desinstalatu arazoa ematen dizkiguten guztiak (zalantzaren aurrean ezagutzen ez ditugun guztiak kendu). Chromen - Herramientas - Extensiones-etara joan behako da.

2.- Hasiera orriak lehen bezala utzi. Firefoxen: Aukerak - Orokorra - Berrezarri Lehenetsiak edo nahi dugun helbidea jarri.

3.- Windowsetik desintalatu: Windowseko - Kontrol Panelera joan (Ezarpenak) - Gehitu kendu programak eta hortik susmagarriak diren programak desinstalatu.

4.- Firefox nabigatzaileko helbide barran Google zure bilatzailea izateko plugin hau instalatu eta lehengo egoerara bueltatuko da: https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/addon/searchreset/
Azken puntu hau garrantzitsua da, nahiz eta programak garbitu ezarpen hau ez delako aldatzen.

Beno, kontatuko duzue zein den zuen esperientzia eta ea baliagarria suertatu zaizkizuen gomendio hauek.

2013/10/24

MARRAZKI BIZIDUN ETA FILMAK EUSKARAZ

Guraso eta ikasleentzako oso interesgarria den orrialde hau uzten dizuet hemen (Klikatu irudian).


Bertan, euskarazko marrazki bizidun eta filmen bilduma ikaragarri bat duzue. Aprobetsatu eta gozatu talde honek egindako lan ikaragarria.

2013/10/02

SITES BATI GURE DOMINIOKO HELBIDE ERRAZ BAT NOLA EMAN

Google Sitesak gero eta gehiago erabiltzen ari gara gure ikastoletan. Hauen helbideak luzeak izaten dira eta buruz ikasteko zailak. Helbide hauek sinplifika daitezke Google Apps zerbitzua izanez gero. Ez da zaila eta ez du denbora asko kentzen, beraz zenbait kasutan merezi du.

Prozedura:
1.  Lehenengo urratsa zure domeinuko kontua sartzea da, gehienok eNom kontua izaten dugu (Google-ekin lan egiten duena). Pasahitzak ahaztuta badituzu, administratzaile bezala sartu zure Google Apps domeinuan. (Kudeatu domeinua) eta gero Personalización de Dominio - Configuración de DNS avanzada-ra joan.
Bertan zure datuak agertuko dira baita E-nom-eko kontsolara joateko helbidea ere.

2. Iniciar sesión en la consola de DNS klikatu eta logeatu.
(Azken pausu hauek aurrez ditzakezu https://access.enom.com helbidera zuzenean joanez eta izena eta pasahitza idatziz).

3.Jatorriz http://sites.google.com/a/erentzun.com/errezetabilduma helbidea duen sitesari, sinpleagoa den http://errezetabilduma.erentzun.com helbidea emango diogu.

Beraz kontsolan zaudela helbide berri hori sartu behar duzu: Host records - Edit - Ad new. Hau da idatzi behar duzuna:
Lehenengo gelaxkan: errezetabiduma (gehitu nahi dugun izena)
Bigarrenean: ghs.google.com
Hirugarrenean: CNAME (Alias)
Ez ahaztu gordetzea (Save).


4. Orain helbidea aldatu nahi diogun "sitesean" sartu eta Administrar Sitio atalera joan. Bertan zaudela Asignación de la dirección web -Asignar este sitio aurkitu (scroll behera egin saguarekin) eta sartu.
 5. Hurrengo galdetegia beteko dugu. Lehenengo lerroan jatorrizko helbidea agertuko zaigu eta bigarrenean sortu nahi dugun berria. Behin bete dugula Añadir asignación botoiari emango diogu.

6. Hori egin eta gero hurrengo pausuak zeintzuk diren azaltzen den pantaila batean aurkituko zara. Pantaila horretako pausuak eginak ditugu jada (eNom-eko DNSak aldatu ditugu jada hasieran). Bakar-bakarrik pantaila horretan agertzen den He realizado estos pasos botoiari eman eta listo!