2009/05/28

Approbo

Kopiatu itsasi?
Webware aplikazio honek lanak originalak diren edo ez esango digu.
Horrelakoetan bezala, erregistroa egin, dokumentua igo eta denbora gutxian dokumentua originala den edo ez esango digu (nondik hartua dagoen ere esaten digu).
Aplikazioa plataforma desberdinetan erabilgarria da.
Google erabiltzen du dokumentuaren azterketa egiteko.(Batzuetan besteok ere egin izan duguna lana zati batzuk bilatzailean txertatuz).
Bitxia ...

Approbo

2009/05/26

Hezkuntza Kontseilariak eta portatilen inguruko afera


Zapaterok IKTen inguruko eztabaida puri-purian ipini du. Bere planaren aurkezpena egin eta berehala Perez-Nievas hezkuntza kontseilariak iragarpen hau ez zuela begi onez ikusten aipatu zuen Diario de Navarran. Gainera ikastolak aipatzen ditu zeharka: "Y puso el ejemplo de la Federación de Ikastolas "que lleva más de ocho años trabajando contenidos digitales y todavía no ha decidido en qué soporte ofrecerlos". Albistearen iruzkinetan ikastolak goraipatzen dira berriro.

Aurrerago astakeriatzat jotzen du ideia.

Diario de Noticiasen irakasle batek hezkuntza kalitatea hobetzeko portatilak baino baldintza profesional hobeagoak izatea ezinbestekoa dela pentsatzen du, eta ez zaio arrazoia falta.

Afera bukatzeko kontseilariak Madrilgo ministroarekin bildu ondoren bere iritzia erabat aldatzen du eta proposamena sakonagoa dela eta eskolen teknologia-modernizatzean eragingo duela esan zuen.

Honen inguruan zera esango nuke:
  • Aspaldiko partez Nafarroan ez da, eskola kontzertatuetarako gutxienez, diru-laguntzarik eman ekipoak erosteko edo ikastetxeetan sarea ipintzeko. Egin den guzti-guztia gure poltsikotik atera da eta hala eta guztiz ere Nafarroan puntan gaudela esango nuke.
  • Portatilekin ez dugu hezkuntza aldatuko eta kalitatea hobetzearen erronkan pausu txikia edo anekdotikoa izan daiteke baina ONGI ETORRIAK. Guk badakigu zer egin ekipoekin, eskolaren batek ez baditu nahi bidal diezaizkigula!
  • Aurrekoan Amaiak esan zuen bezala ekipoen banaketarekin ez dago dena egina, irakasleen prestakuntza ezinbestekoa da eta proiektu berriztatzaileak planifikatzeko denbora. Hori ez da aurreikusten diruaz hitz egiteko garaian eta honela proiektu asko anekdotan gelditzeko arriskua izaten dute.
  • Azkenik, EAEn egiten den bezala, Nafar Gobernuak bere kontzertazioan IKT arduradunaren liberazioa gehitu beharko luke. Honela behar duen liberaziorako ikastetxeek konpentsazio ekonomikoa jaso dezaten. Dakigunez klabea da paper hau.
Beno, presta ezazue aterkia, portatik zaparradarako. Goikoa niretzat! :-)

2009/05/13

ZAPATEROREN PLANA


Blog honetan aurreratu genuen eta atzo ofizialki egin zen aurkezpena. Zapaterok arbel digitalak eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat portatilak banatu nahi ditu.

Ikusiko dugu nola gauzatzen den kontua baina guraso elkarteak, telefono konpainiak (bat baino gehiago al dago?) eta Richard Stallman hasi dira arazoak, ñabardura eta proposamenak mahigaineratzen.

Gai honen inguruan eta baita Ikasys proiektuaren inguruan hainbat burutapen mamitsu egin ditu Jokinek Zirikateroen sarean. Arretaz irakurri eta komentatu.

Oharra: Goiko irudia "zapatero portatil" bat omen da. Googelen irudia bilatzerakoan emaitza hori atera zait. :-)

2009/05/09

Format Factory










Format Factory
multimedia artxibo bihurtzaile interesgarri bat.

Bideo formatuak: MP4/3GP/MPG/AVI/WMV/FLV/SWF.
Musika formatuak: MP3/WMA/AMR/OGG/AAC/WAV.
Argazki formatuak: JPG/BMP/PNG/TIF/ICO/GIF/TGA.
DVDak ripeatzeko, CDak ripeatzeko, formatu berrietara pasatzeko (iPod/iPhone/PSP/BlackBerry)
Doakoa, erraza, eraginkorra eta euskaraz.




Format Factory

2009/05/07

CD LIBRE

Aprobetxatuz Nafarroan ere gure software bilketa xumea ari garela sortzen, intesgarria iruditu zait Cdlibre.org gunea aipatzea. Bertan programa libreak jaisteko aukera izateaz gain DVD edo Cd bildumak jaistsi daitezke. Hauek astero berritzen dira.

2009/04/29

USBa SARTU AURRETIK: PROFILAKTIKOA ERABILI


Txerri gripea ailegatu aurretik gure artean USBa kutsatzen zuen beste motatako birus bat izan genuen. Ez da beraz ideia txarra gailu hauek babestea ezagutzen ez ditugun ekipoetan "harreman digitalak" izan aurretik.

Con el ordenador a cuestas
blogaren bitartez eta Lizarrako ILZko IKT arduraduna den Mikelen bidez jakin dut MX One antibirus aplikazioa dagoela:
  • Freeware da. Dohainik gu bezala pobreak direnentzat.
  • Gutxi baino gutxiago okupatzen du.
  • Zure ordenagailuan edo USB gailuan instala daiteke eta automatikoki USBa babestuko du.
  • Instalatuta dituzun beste antibirusekin bateragarria da.
Bere garaiak kanpainak zioen bezala: 'Póntelo, pónselo'.

2009/04/01

BLOGAK NAFARROAKO ESKOLETARA IRITSI DIRA

Goiko titulua ironiaz irakurtzeko dela esa Gaur bertan bide desberdinetatik jaso dut Nafar Gobernuko PNTE-k (Programa de Nuevas Tecnologías y Educación) multiblog plataforma bat martxan jarri duela. Plataforma Wordpressen oinarrituta dago eta honekin batera hainbat tutorial ere sortu dituzte erabiltzaileen lana errazteko.

Plataforma honen martxa jartzea albiste ona bada ere berandu xamar iristen dela esan behar da, batez ere mundu honentan aspalditik murgilduta dauden ikastola eta ikastetxeentzat. Gainera momentuz "multi" den plataforma hau ez dakit "multilingue" den (euskara, Nafarroan beti gertatzen den bezala, azkena eta ate txikitik sartu behar).

Ikusiko dugu honen ibilbidea.