2011/02/08

"Ninite" multi instalatzailea

Ordenagailua formateatu ondoren, edo ekipo berri batean programak banaka instalatzeko beharrean, zerbitzu honek denak batera instalatzeko aukera emango digu.
Nahi ditugun programak zerrendatik hautatu, nabigatzaileak, mezularitza tresnak, antibirusak, multimedia programak... eta instalatzaile bakar batek nahi ditugunak instalatuko dizkigu.
Ninite for Linux ere badago.

2011/01/30

LibreOffice 3 kalean

Zuetako gehienok jakingo duzue duela egun pare batetik kalean dela LibreOffice-en azken bertsioa, 3.3 bertsioa hain zuzen ere. Asko dira bertsio berri honek ekartzen dituen berrikuntzak. Guztiak badira garrantzitsuak ere nik jarraitzen dut faltan botatzen guztien artean niretzat nagusiena dena: GUIaren berrikuntza, alegia, ingurune bisualaren gaurkotzea. Oraindik ezer ofizialik ez badago honen inguruan badirudi laister helduko diotela kontu honi ere. Aurrekoan aurkitu nituen mockup batzuk oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan; ea antzekorik probatzeko aukerarik daukagun hurrengo bertsioetan.
Bestalde, duela egun batzuetatik ofizialki badakigu Libreoffice-ek Openoffice ordezkatuko duela Ubunturen hurrengo bert..., 11.04 bertsioan hain zuzen ere. Dena den, ez baduzue apirila arte itxaron nahi Openoffice-en fork berri hau probatzeko, aukera daukazue 10.10en probatzeko ere.

2011/01/25

Qwiki, bilatzaile irautzailea?


Qwiki

Bilatzaie berri bat. Emaitzak irudiekin ( flash ), audioarekin ( ingeleraz ) eta testuarekin ( ingeleraz ) aurkezten ditu.
Momentu honetan 2 milioi sarreratik gora.
Ikusgarria!

2011/01/12

TXIOKAKO FACEBOOK TALDEA: SARE SOZIALAK PROBESTEN

Txioka Altsasuko ikastolako haur eskola da. Bertako zuzendaria, Jone Areta, Zangozako ikastolan ibili da hainbat urtez eta IKTzalea izan da betidanik.Ikasturte honetan erabaki zuten Haur Eskolako Facebook taldea martxan jartzea eta jadanik 161 lagun dituzte. 
Facebooken bitartez Haur Eskolako albisteak, ekintzak eta abar modu bizkor batez argitaratzeaz gain, sarean aurkitzen dituzten artikulu, gurasoentzako gomendioak, bideoak eta abar erraz partekatzeko aukera ematen du sare sozial honek.
Tresnaren abantaila nagusiak, blogarekin alderatuz, hauek dira nire ustez: bizkortasuna, bat-batekotasuna, interneteko edukiekin modu erraz batez lotzeko aukera eta, batez ere, interaktibitate maila altua.
Poz-pozik daude izaten ari diren arrakastarekin. Nahi izanez gero bere esperientzia kontatzera gonbida dezakegu.

2010/12/23

IKASTOLEN UZTA BERRIA

Ikastolen Elkarteak esperientzia luzea du ikasmaterialgintzan. Lan talde zabala eta esperimentatua dabil proiektu honetan. Euskarri anitzeko materialak aurki daitezke gure katalogoan: Jostailuak, jolas eta jokoak, CD-ROMak, DVD-ak, CDak, ipuinak eta liburuak, material osagarriak… Material guzti hauek planteamendu pedagogiko sendo eta gaurkotuetan oinarrituta daude. Horrela frogatzen dute urtea joan urtea etorri lortutako hainbat sarik. Uzta berria zein material guztia Ikastolen Elkarteko katalogoan aurki daiteke: www.ikastola.net

ZOOTROPO IPUINAK ETA DVD-a (2-8)

Gaur ikastolan umeak dituzten guraso asko Txirri, Mirri eta Txiribiton (Xabier Otaegi, Jose Inazio Ansorena eta Txema Vitoria) pailazoekin barre eginez joxkortu ziren, eta beren seme-alabek ere pailazo horiek utzi duten ondareaz gozatzeko aukera izango dute orain. Sailaren izena “Zootropo” da, eta “Aitona-amonak txapeldun, “Astoa eta lehoia”, “Itsua eta sastrea”, “Moro katua” eta “Ttip eta Ttup” dira animazioen izenburuak. Bost minutuko laburrak dira eta animazio laburrei karaoke gisa abestiak kantatzeko atala ere erantsi zaie.

HORMA-IRUDIAK (3+)

Neskaren eta mutilaren gorputz atalekin jolasteko aukera ematen du lehenengo horma-irudi honek. Gorputz atal zehatz bat, organo nahiz hezur zehatz bat esan eta erdialdeko irudi nagusian aurkitzen saiatzen jolas daiteke.
Urtaroak eta hilak izenekoan, urtaro eta hilekin lotutako hizkuntza konpetentziak eta esaera zaharrak ezagutzeko aukera izango dugu.

MATRAKA (8+)

Talde-joko dibertigarria, lagun artean gozatzeko. 500 proba eta galdera ditu, bost kategoriatan banatuta. Originalak, burutsuak eta dibertigarriak. Hona hemen adibide batzuk:
Mimika atalean: Pertsonaia: Edurne Pasaban; Filma: Avatar Definitu atalean: Argitxo definitu (“kriseilua” eta “euskara” hitzak erabili gabe); Lapikoa (“egosi” eta “janaria” erabili gabe). Kantatu atalean: Noizbait (Ken Zazpi); Haurtxo txikia; Single ladies (Beyonce). Erantzun atalean: BA silabaz hasten dena: itsasoko ugaztuna, arrain itxurakoa, eta oso handia; Nork asmatu zuen teleskopioa?

BAGA BIGA, XAGU ETA XIGA (10-11)

Xagu eta Xiga armiarmak dira hemengo protagonistak. Lehiaketak hiru fase ditu. Lehen fasean hogei galdera egiten dira. Horietatik gutxienez hamabost egin behar ditu erabiltzaileak ondo bigarren fasera pasatzeko. Bigarren faseko hamar galderei erantzun ondoren, puntu kopuru jakin bat lortu beharko ditu hirugarrenera pasatzeko. Ondotik, Xagu arituko zaio zirikatzen.CD-ROM formatuan ez ezik Pen Drive formatuan ere banatuko da produktua.

Sustatu.com-etik kopiatuta (Izenburua eta guzti)

2010/12/17

MIXERE: antzezpenen musikarako lagungarria


Gabonetan eta ikasturte amaieran heltzean gutako batzuei egokitzen zaigu antzezpen batean edo bestean musika jartzeko ardura. Zintekin hasi ginen garai batean, Cd-etara pasa eta orain ordenagailuz egiten dugu gehienok. Bada zeregin honetan laguntzeko dugu MIXERE programa librea. 
Antzerkian agertuko den musika eta efektuak zerrendaturik ipintzen dituzu, bakoitzak izango duen bolumena eta non hasiko den zehaztu eta listo.
Proba ezazue.

2010/11/27

Zenbat gramo bakterio ?

Datuak gordetzeko disko biologikoak.

Hong Kong unibertsitatean, ikerlari talde batek informazioa txertatu egin du bakterioen ADN kateetan.Dagoeneko 90GB, bakterio gramo bat erabiliz (billoi bat bakterio).

Gaur egungo disko gogorrek 4GB informazio gordetzen dute gramo bakoitzeko.
Etorkizunean gramo bat mikroorganismo 200GB informazio gordeko duela iragarri dute.

Datuak kodetu, DNA kate sintetikoetan eraldatuz eta bakterioetan sartzen dituzte.

Hamaika ikusteko jaioak gara!