2011/02/25

PICNIK



Picnik online argazki editore indartsua da. .
Aukeraz josita dago eta online zerbitzu ezagunentatik (Picassa, Flickr, ... ) zure kontuetako argazkiak eskuratu eta editatzeaz gain, zure ordenagailuan gordetzeko aukera ematen du.
Lan egin daiteke nabegadorearen lehioaren barnean edo pantaila osoa erabiliz.
Oinarrizko konponketaz gain, atal kreatibo bat badu ere, zure argazkiei toke berezi bat eman ahal izateko.

Web aplikazio interesgarria, azkarra eta interfaze atsegin eta garbi batekin.

2011/02/21

DIVSHARE - Audio eta bideoak enbotatzeko aukera ederra

Aurreko IKT Txanela bileran Txumak aurkeztu zidan Divshare zerbitzua eta momentuan kasu gehiegi egin ez banion ere astean zehar probatzen ibi naiz eta asko gustatu zaidala aitortu behar dut.

Fitxategi desberdinak igo eta meta ditzakezu: audioa, bideoak, bestelakoak. Igotzeko modu desberdinak ditu, betikoa edo "drop files here", erosoagoa dena. Fitxategia audioa edo bideoa bada enbotatzeko kodea emango dizu zuzenean. Bestelako fitxategietan esteka edo helbidea emango dizu. 5 Gb-eko lekua dauka eta 200 Mb arteko fitxategiak igo ditzakezu.

Kontrako aldean puntu bakar bat, nabigatzeko zaila izan daiteke ingelesa ez dakitenentzat, sartzerakoan bitan galdetzen dizulako ea dohako kontua erabili nahi duzun edo ordaintzekora pasa nahi duzu.

Hemen bertan adibidetxo bat duzue nola integratzen den ikusteko:
 

Esandakoa, probatu eta seguru nago erabiltzen hasiko zaretela!

2011/02/09

ZIRIKTEROAK STRIKES BACK

Zirikteroak

Zirikteroeen sare soziala duela 2 urte pasatxo martxan jarri eta zerbitzu aldaketak direla eta, NING plataforman ordaintzen hasi behar izan zen, itxi egin zen. Denbora tarte bat pasata, eta bazkari baten ondorioz, berriro ere martxan dago.
Topagune ezin hobea da sortzen zaizkigun zalantzak argitzeko, gure iritzia emateko eta dakiguna partekatzeko.
http://zirikteroak.ning.com/

2011/02/08

"Ninite" multi instalatzailea

Ordenagailua formateatu ondoren, edo ekipo berri batean programak banaka instalatzeko beharrean, zerbitzu honek denak batera instalatzeko aukera emango digu.
Nahi ditugun programak zerrendatik hautatu, nabigatzaileak, mezularitza tresnak, antibirusak, multimedia programak... eta instalatzaile bakar batek nahi ditugunak instalatuko dizkigu.
Ninite for Linux ere badago.

2011/01/30

LibreOffice 3 kalean

Zuetako gehienok jakingo duzue duela egun pare batetik kalean dela LibreOffice-en azken bertsioa, 3.3 bertsioa hain zuzen ere. Asko dira bertsio berri honek ekartzen dituen berrikuntzak. Guztiak badira garrantzitsuak ere nik jarraitzen dut faltan botatzen guztien artean niretzat nagusiena dena: GUIaren berrikuntza, alegia, ingurune bisualaren gaurkotzea. Oraindik ezer ofizialik ez badago honen inguruan badirudi laister helduko diotela kontu honi ere. Aurrekoan aurkitu nituen mockup batzuk oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan; ea antzekorik probatzeko aukerarik daukagun hurrengo bertsioetan.
Bestalde, duela egun batzuetatik ofizialki badakigu Libreoffice-ek Openoffice ordezkatuko duela Ubunturen hurrengo bert..., 11.04 bertsioan hain zuzen ere. Dena den, ez baduzue apirila arte itxaron nahi Openoffice-en fork berri hau probatzeko, aukera daukazue 10.10en probatzeko ere.

2011/01/25

Qwiki, bilatzaile irautzailea?


Qwiki

Bilatzaie berri bat. Emaitzak irudiekin ( flash ), audioarekin ( ingeleraz ) eta testuarekin ( ingeleraz ) aurkezten ditu.
Momentu honetan 2 milioi sarreratik gora.
Ikusgarria!

2011/01/12

TXIOKAKO FACEBOOK TALDEA: SARE SOZIALAK PROBESTEN

Txioka Altsasuko ikastolako haur eskola da. Bertako zuzendaria, Jone Areta, Zangozako ikastolan ibili da hainbat urtez eta IKTzalea izan da betidanik.Ikasturte honetan erabaki zuten Haur Eskolako Facebook taldea martxan jartzea eta jadanik 161 lagun dituzte. 
Facebooken bitartez Haur Eskolako albisteak, ekintzak eta abar modu bizkor batez argitaratzeaz gain, sarean aurkitzen dituzten artikulu, gurasoentzako gomendioak, bideoak eta abar erraz partekatzeko aukera ematen du sare sozial honek.
Tresnaren abantaila nagusiak, blogarekin alderatuz, hauek dira nire ustez: bizkortasuna, bat-batekotasuna, interneteko edukiekin modu erraz batez lotzeko aukera eta, batez ere, interaktibitate maila altua.
Poz-pozik daude izaten ari diren arrakastarekin. Nahi izanez gero bere esperientzia kontatzera gonbida dezakegu.