2020/01/09

ITZULTZAILE NEURONALA: KALITATEZKO ITZULPENAK AZKENEAN!



Duela bi hilabete edo aurkeztu zen euskarazko itzultzaile neuronala baina duela gutxi arte ez dut frogatzeko aukerarik. Hasierako inpresioa oso-oso ona izan da, itzulpenak oso txukunak dira eta gutxitan behar dituzte ukituak. https://www.euskadi.eus/traductor/
Mugikorrentzako bertsioa ere atera dute

EITBko albistea:

https://www.eitb.eus/eu/kultura/osoa/6741635/euskaragaztelania-eta-gaztelaniaeuskara-itzultzaile-automatikoa-/

Itzuli, mugikorrentzako aplikazioa: https://www.eitb.eus/es/cultura/detalle/6905021/traductor-euskaracastellano-itzuli-disponible-moviles-aplicacion/

2020/01/08

NOLA ARAUTZEN DA ESTATUKO ERKIDEGOTAN MUGIKORRAREN ERABILERA IKASTETXEETAN?


Estatuan, 8.200.000 ikasle baino gehiagok jarraitzen dituzte unibertsitatez kanpoko ikasketak 28.000 zentrotan, eta, 10 urtetik aurrera haur batek gaur egun mugikorra izan dezakeela uste bada, eskoletara "joaten" diren telefonoen kopurua nahiko handia da.

Publico egunkariko artikuluan, elkargoetako mugikorrei buruzko egungo araudia laburbiltzen da, autonomia-erkidegoek EFEri emandako informazioaren arabera.


Nafarroa: ez dago arautegirik sakelakoen erabilerari buruz, zentroei dagokien kontua da. Oro har, ezin dira erabili, salbuespenak salbuespen; kasu horietan, irakasleren batek baimena eman diezaieke jarduera jakin bat egiteko.

EAE: zentro bakoitzak autonomia du sakelakoen erabilera baimentzeko edo ez baimentzeko. Ez dago debekurik Hezkuntza Sailaren aldetik; hala, irakasle batek bere irakaskuntzan lagun diezaiokeela uste badu, betiere ikuspegi pedagogiko batekin, bere ikasleek erabili ahal izango dituzte.

2019/11/29

FIREFOX SEND


El Pais-eko artikulu honetan pisu handia duten fitxategiak partekatzeko sistema desberdinak aztertzen dira. Horien artean Firefox Send oso baliagarria iruditu zai bi arrazoiagatik:
  • Fitxategiak zifraturik bidaltzen ditu.
  • Pasahitza ezartzeko aukera.
  • Epe batean ezabatzen dira.
Bestalde, zeregin hau egiteko ditugun aplikazioen zerrendara tori.eus zerbitzu euskalduna gehi dezakegu.

2019/11/13

BEEBOTAK GELAN ERABILTZEKO IDEIAK

Youtubeko kanal honetan Beeboten erabilerako ideia desberdinak ari dira argitaratzen. Batzuek aurrera eramateko material espezifikoa behar bada ere, robot hauen erabilera nondik-nora doan jakiteko baliagarriak dira. Hemen duzue adibide bat:



Zabal ezazue robota erabiltzen duten irakasleen artean.