Zabal ezazue robota erabiltzen duten irakasleen artean.
2019/11/13
BEEBOTAK GELAN ERABILTZEKO IDEIAK
Youtubeko kanal honetan Beeboten erabilerako ideia desberdinak ari dira argitaratzen. Batzuek aurrera eramateko material espezifikoa behar bada ere, robot hauen erabilera nondik-nora doan jakiteko baliagarriak dira. Hemen duzue adibide bat:
Zabal ezazue robota erabiltzen duten irakasleen artean.
Zabal ezazue robota erabiltzen duten irakasleen artean.
2019/10/22
GEOCATCHING: ALTXORRAREN BILA!
El Pais egunkarian honen inguruan argitaratutako bideo erreportaia.
https://n92.meraki.com/Erentzun/n/T-SshdCb/manage/pcc/list#q=IKER&pn=614741349136246775
https://n92.meraki.com/Erentzun/n/T-SshdCb/manage/pcc/list#q=IKER&pn=614741349136246775
2019/10/04
GAZTEEK MOBILEAN TEKLATUAN BEZAIN AZKAR IDAZTEN DUTE
Cambrigdeko Unibertsitateko ikerketaren berri ematen du Eldiario.es-eko artikulu honek.
2019/09/24
Eskolek ezetz san diote sakelekoei, baina erabaki egokia al da? - Education Week

Schools Say No to Cellphones in Class. But Is It a Smart Move? - Education Week: A flurry of schools have recently put in place restrictions or bans on student cellphones, a pivot away from the more open policies instituted in previous years.
2019/09/16
Internet kuxkuseroz beteta baina sortzaile gutxi
El Paiseko artikuluaren arabera Interneteko erabiltzaileen %1ek edukien %50.ยช sortzen du.
2013/11/27
SEME-ALABENTZAT 18 ARAU SAKELEKOA ERABILTZEKO
Sareetan arrakastatsua izaten ari da testigantza hau eta nahiz eta arau guztiekin agian ados ez zareten egongo, zera erakusten du: teknologiaren erabilpenerako arauak ipini behar ditugula etxean. Nik zera erantsiko nuke: arauak, ez bakarrik seme-alabekin, bikotean edo beste familiarteekin ere.
Telefono mugikorra erabiltzeko adina bestalde jaisten ari da, hemendik aurrera oso ohikoa izango da 6-7 urteetako haurrak telefonoa izatea. Azken finean jolasteko, musika entzuteko, bideoak ikusteko, txateatzeko eta, ahazten badugu ere, deiak egiteko balio du aparatuak. Ikasleak Messengerretik Whasapera pasa dira eta helduen artean aplikazio hau zeinen azkar zabaldu den harrituta nauka.
Laburbildu, artikulu interesgarria Facebook, bloga edo posta elektronikoen bidez familiei helarazteko. Batek baino gehiago eskertuko du.
http://blogs.elconfidencial.com/alma-corazon-vida/empecemos-por-los-principios/2013-09-27/las-18-reglas-que-dicto-una-madre-al-regalarle-un-movil-a-su-hijo-de-13-anos_32920/
2013/11/11
AUDIOA GURE BLOGAN
Divshare zerbitzua erabili izan dut azken urte hauetan baina ongi badabil ere orain audioak ez badira hilabete batean entzuten desagerrarazten ditu. Hori dela eta beste hainbat aukera gogoratu nahi nituen:
- http://www.ivoox.com/ (Nahiko erraza erabiltzeko eta gaztelaniaz dagoenez irakasle batzuk errazago kokatuko dira).
- http://vocaroo.com/ Berez ahotsa grabatu eta partekatzeko zerbitzu sinple bat da, ez duzu izena eman behar. Upload aukerarekin audioak igo ditzakezu eta berehala txertatzeko kodea emango dizute.
- https://soundcloud.com/ Zerbitzu hau erabiltzen dute EKI proiektuan, ez dut aztertu baina jakinaren gainean egoteko zerrendara gehitu dut.
Honetaz gain duela gutxi kode bat argitaratu zuten Dropboxera igotako audioak Bloggerren argitaratzeko:
Eta zuek, zerekin zabiltzate momentu honetan?
2013/10/25
Adware: zabaldutako gaitza
Azkenaldi honetan hainbat lagun eta ezezagunen ordenagailu pasa dira nire esku artean eta harrituta gelditu naiz daukaten "zabor digitala" ikustean: nabigatzailean barra desberdinak (Ask.com esaterako), Google lehenetsitako bilatzaile moduan kenduta, automatikoki agertzen diren iragarki lehioak... Bestalde erabiltzaileen ezjakintasuna eta inpotentzia nabarmena da arazo hauen aurrean borrokatzeko, hiritarren konpetentzia digitala baxua den seinale!
Nafarroako ikastoletako idazkariekin egin genuen ikastaroan kezka hau mahairatu zen eta arazo honi aurre egiteko gidatxo hau sortzea erabaki genuen.
PREBENTZIO NEURRIAK
1.- Antibirusa izatea: Lehenengo puntu hau jakina da baina aipatu beharra dago beti. Hala ere antibirusa izateagatik ez gaude Adwareren kontra babestuta, programa hauek ez baitira birusak eta gainera guk baimenduta instalatzen dira.
2.- Internetetik jaitsitako edozein programa instalatu aurretik pentsatu. Zer ari naiz instalatzen? Zergatik? Ez egin kasu honelako iragarkiei "Birus bat dago zure ordenagailuan, garbitu nahi al duzu?" edo " Zure ordenagailua mantxo dabil, azkartu nahi al duzu?".
3.- Programa jakin bat deskargatu baino lehenago ziurtatu egilearen jatorrizko gunetik edo gune fidagarri batetik egiten duzula. Softonic, descargadirect eta honelako helbideak ez dira gomendagarriak (tamalez emaitzen hasieran agertzen dira). Zalantzaren aurrean dakien bati galdetu.
4.- Programa bat instalatzeko garaian arretaz irakurri zer instalatu behar duzun. Batzutan programarekin batera, oso ohikoa den Java esaterako, Ask.com barra instalatzea proposatzen da eta aukera hori desgaitu behar duzu. Ez da erraza, trikimailu pila erabiltzen baitituzte Adware programa hauen instalazioa onar dezazuen.
5.- Ikastolako ordenagailuetan ez instalatu ezer baimenik gabe. Enpresetan bezala ikastoletan zorrotz jokatu beharko genuke gomendagarria ez diren programak ekiditeko.
NOLA GARBITU ADWAREa
Automatikoki garbitzeko programak.
Hiru hauek gomendagarriak dira:
- Spybot: Klasiko bat. Immunizatzeko eta garbitzeko aukerak ditu. Hemendik jaitsi: http://www.safer-networking.org/spybot2-own-mirror-2/ (Download) Hizkuntzen artean euskara dago.
- Malwarebytes: Oso eraginkorra omen da. http://es.malwarebytes.org
- Avast toolbar cleaner: Berria da hau nabigatzaileetatik kentzen ditu ditxosozko barra horiek. http://www.avast.com/en-us/download-thank-you.php?product=BC&locale=en-us
Eskuz egiteko:
1.- Erabiltzen ditugun nabigatzaileetatik plugin moduan instalatzen diren barra hauek desinstalatu. Firefoxen kasuan Firefoxen kasuan - Gehigarrietara joan - Hedapenak - Desinstalatu arazoa ematen dizkiguten guztiak (zalantzaren aurrean ezagutzen ez ditugun guztiak kendu). Chromen - Herramientas - Extensiones-etara joan behako da.
2.- Hasiera orriak lehen bezala utzi. Firefoxen: Aukerak - Orokorra - Berrezarri Lehenetsiak edo nahi dugun helbidea jarri.
3.- Windowsetik desintalatu: Windowseko - Kontrol Panelera joan (Ezarpenak) - Gehitu kendu programak eta hortik susmagarriak diren programak desinstalatu.
4.- Firefox nabigatzaileko helbide barran Google zure bilatzailea izateko plugin hau instalatu eta lehengo egoerara bueltatuko da: https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/addon/searchreset/
Azken puntu hau garrantzitsua da, nahiz eta programak garbitu ezarpen hau ez delako aldatzen.
Beno, kontatuko duzue zein den zuen esperientzia eta ea baliagarria suertatu zaizkizuen gomendio hauek.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

