2007/05/08

KORRIKA PASA DA, HELDU DA "OPENOFIXA"

OpenOffice paketearen 2.2.0 bertsioa euskaraz kaleratu da aste honetan.
Badirudi gero eta ikastola gehiagotan ari direla instalatzen, egunen batean Microsoft Officetik OppenOfficera migrazioa egin behar denean (eta lizentzien prezioa ikusita egin beharko da), aldaketa horren gogorra ez izateko.

Oiongo eta Lapueblako IKT arduradunekin gaur bertan komentatu dut gaia eta esan didatenez datorren urtetik aurrera ikasleen ordenagailuetan OpenOffice besterik ez dute ipiniko.

2 iruzkin:

. erabiltzaileak esan du...

Gora software askea, monopoloaren kontra jo ta su.

eki erabiltzaileak esan du...

"monopoloa"?????¿ hori dirudi, negutegi efektua dela eta Hegopoloa desagertzear dago, beraz, monopolarrak izango gara denok.

"ordenagailuak eta haize egokiatuak ondo dabiltzate leihoak ireki arte" (originala ingelesez)