2009/01/26
DELICIOUS: loturen delicatessenak
Aurreko Nafarroako IKT dinamizatzaileen bileran Delicious web tresna aztertu genuen. Jakingo duzuen bezala Delicious-ek zure lotura interesgarriak sarean gordetzen ditu eta honela beti eskura izateaz gain, zure lagun eta kideekin parteka dezakezu.
Honen adibide bat eman zigun Iñigo Aritza ikastolako Mikel Agirrek. Berak, topatzen dituen lotura interesgarriak gorde, etiketatu eta aldiro ikastolako irakasleei bidaltzen dizkie sailkatuta. Hemen dituzue "bere deliciousak".
Beste hauek aipatuko ditut: Jolausenak (Jokin Lacalle), IKTeroenak (Ordiziako IKT taldea) eta Totelkarena (Oiongo IKT dinamizatzailea den Davidenak).
Anima zaitezte zuen aurkikuntzak indexatzen eta denbora hartu, merezi baitu, eta kafe edo kubata eskuan hartuta denboratxo bat hartu besteen proposamenak aztertzeko.
2009/01/14
Picasa 3.0, ahaztu Photoshop
Picasa argazkiak antolatzeko eta oinarrizko ukituak emateko programa da. Horretaz gain Picasaweb zerbitzuarekin lotuta dituzun argazkiak webean argitaratzeko aukera ere ematen dizu (Tantirumairuko argazki galeria da adibide on bat) Guzti hau Google Deunaren bedeinkapenarekin.
Orain 3.0 bertsiora kaleratu dute hainbat aldaketekin:
- Erabilera intuitiboagoa.
- Argazkiak editatzeko tresna berriak: tanpoia, begi gorrien konponketa automatikoa...
- Argazki talde batekin colage ezberdinak egin ahal izatea.
- Argazkiei testua gehitu ahal izatea.
- Inprimatzeko garaian aukera gehiago: markoa, testua...
- Bideo editore txiki bat: argazkiak eta musika uztartzeko aukera, musika eta argazkien denboraren arteko moldaketa automatikoa, bideoak editatzeko aukera.
Akatsak ateratzeko garaian bi ditut: errekurtso gehiago behar dituela eta hori dela eta pittin bat geldoa nabaritu dudala, bideoak soilik wmv formatuan esporta daitezkela.
Beno, asko gustatzen zait programa hau eta nire kontuetarako erabiltzen dudan ia-ia bakarra dela esan daiteke. Erosi dudan prezioan saltzen dizuet.
2009/01/08
INFORMAZIO DIETA
Gabonetan ¡BASTA! Como dejar de desear siempre algo más. liburua irakurtzen hasi naiz (John Naish - Temas de Hoy editoriala) Lehenengo atalaren izenburua, BASTA DE INFORMACIÓN, nahiko esanguratsua da. Hainbat burutapen egiten ditu gure gizarteak duen informazio irrikaren inguruan eta momenturo konektatuta egotearen beharraz.
Idazleak informazio dieta proposatzen du: denboraldi bat telebista, sakeleko telefonoa eta internetik gabe egotea, gero apurka-apurka bakoitzetik behar dugun neurria hartu harte.
Honetaz gain kapituluaren bukaeran zera proposatzen du: "Así mismo, la absoluta imposibilidad física de seguir el ritmo a los medios electrónicos debería liberarnos incluso de intentarlo. Por ejemplo, la última generación de iPods tiene una capacidad de almacenamiento de 16.000 canciones...] [...o sea 38 días de nuestra vida sin dormir. Eso sólo para escucharlas. Pero también debemos cargarlas en el aparatito."
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)