ZOOTROPO IPUINAK ETA DVD-a (2-8)
Gaur ikastolan umeak dituzten guraso asko Txirri, Mirri eta Txiribiton (Xabier Otaegi, Jose Inazio Ansorena eta Txema Vitoria) pailazoekin barre eginez joxkortu ziren, eta beren seme-alabek ere pailazo horiek utzi duten ondareaz gozatzeko aukera izango dute orain. Sailaren izena “Zootropo” da, eta “Aitona-amonak txapeldun, “Astoa eta lehoia”, “Itsua eta sastrea”, “Moro katua” eta “Ttip eta Ttup” dira animazioen izenburuak. Bost minutuko laburrak dira eta animazio laburrei karaoke gisa abestiak kantatzeko atala ere erantsi zaie.HORMA-IRUDIAK (3+)
Neskaren eta mutilaren gorputz atalekin jolasteko aukera ematen du lehenengo horma-irudi honek. Gorputz atal zehatz bat, organo nahiz hezur zehatz bat esan eta erdialdeko irudi nagusian aurkitzen saiatzen jolas daiteke.Urtaroak eta hilak izenekoan, urtaro eta hilekin lotutako hizkuntza konpetentziak eta esaera zaharrak ezagutzeko aukera izango dugu.
MATRAKA (8+)
Talde-joko dibertigarria, lagun artean gozatzeko. 500 proba eta galdera ditu, bost kategoriatan banatuta. Originalak, burutsuak eta dibertigarriak. Hona hemen adibide batzuk:Mimika atalean: Pertsonaia: Edurne Pasaban; Filma: Avatar Definitu atalean: Argitxo definitu (“kriseilua” eta “euskara” hitzak erabili gabe); Lapikoa (“egosi” eta “janaria” erabili gabe). Kantatu atalean: Noizbait (Ken Zazpi); Haurtxo txikia; Single ladies (Beyonce). Erantzun atalean: BA silabaz hasten dena: itsasoko ugaztuna, arrain itxurakoa, eta oso handia; Nork asmatu zuen teleskopioa?
BAGA BIGA, XAGU ETA XIGA (10-11)
Xagu eta Xiga armiarmak dira hemengo protagonistak. Lehiaketak hiru fase ditu. Lehen fasean hogei galdera egiten dira. Horietatik gutxienez hamabost egin behar ditu erabiltzaileak ondo bigarren fasera pasatzeko. Bigarren faseko hamar galderei erantzun ondoren, puntu kopuru jakin bat lortu beharko ditu hirugarrenera pasatzeko. Ondotik, Xagu arituko zaio zirikatzen.CD-ROM formatuan ez ezik Pen Drive formatuan ere banatuko da produktua.Sustatu.com-etik kopiatuta (Izenburua eta guzti)