2010/04/21

iPAD

NEW YORK
APPLE STORE
iPAD BERRIA

ETORKIZUNEKO ESKOLA TRESNA: BOOK-a

Badirudi Apple eta beste enpresen arteko lehiak ez duela amaierarik. Orain BOOK izeneko gailua sortu omen dute. Azkeneko bileran iragarri genuen: informatika gelak desagertzera doaz!



CALAMEO, ISSU-ren ALTERNATIBA


Duela hilabete batzuk ISSU tresnaren berri eman zen blog honetan eta gutako batzuk hasi gara erabiltzen gure buletinak eta dokumentuak zintzilikatzeko. Atzo bertan Calaméo zerbitzuaren berri izan nuen eta zuekin partekatzea pentsatu dut dituen abantailak ikusita:
  • Dokumentuak igotzeko pausu gutxi eta argiak.
  • Hizkuntzen artean gaztelania.
  • Formatu erabilienak onartzen ditu, OpenOfficekoak barne.
  • Datuak erakusteko garaian interfaze argia eta pantaila osoko aukera.
Niri gustatu zait, zuen iritzia jasotzea gustatuko litzaidake.

2010/04/20

HEGAZKINAK SUMENDIAREKIN ALDERATUZ

(Irudia handiago ikusteko gainean klikatu)

Zeinek kutsatzen du gehiago? Eyjafjallajökull sumendiak edo Europako hegazkinen industriak. Erantzuna Informatioan Is Beautiful gunean agertu den David McCandless eta Ben Bartels-en infografia eder honetan dator.Ikasleekin komentatzeak merezi du baita gunean dauden hainbat lan aztertzea.

Escolar.net-etik ateratako albistea.

2010/03/30

IRUDIA VS IRAKURKETA

Egia al da irudiaren gaur egungo indarrak irakurketaren praktika kolektiboa kaltetu duela? Izenburu hau du Juan Mata, Granadako unibertsitateko irakasleak, HikHasi aldizkariko azken alean (146.zkia.) argitaratutako artikulua. Galdera mamitsua, eztabaidarako egokia eta irakasle eta gurasoen ahotan dabilena behin baino gehiagotan

Juan Matak galdera hau ikuspegi estatistiko batetik erantzuten saiatzen da, modu objektibo batez eta topikoak gaindituz. Bertsio elektronikoa oraindik ez denez argitaratu, pasarte batzuk aukeratu ditut artikuluaren nondik norakoa jakiteko eta Ikastolan aldizkaria jasotzen duzuelakoan, gonbitea luzatzen dizuet artikulua irakur dezazuen.

"Zein ondorio ateratzen dugu horretatik guztitik? Gazteak direla, alde handiz, gehien irakurtzen dutenak. Eta, aldiz, helduek elikatzen dutela irakurtzen ez dutenen kopurua (zenbat eta zaharrago, nabarmenago)."

"Gaur egun, sarean hitz egiten eta jolasten pasatzen dute aisialdia gazteek. Hori kontuan izanda, inozokeria litzateke Internet eta bideo jokoak existituko ez balira, gazte horiek irakurtzen arituko liratekeela pentsatzea. Benetan pentsatzen al du inork horrelakorik?"
Eta zuek... Aste Santuan irakurtzeko astirik izango al duzue?

2010/03/17

PLE (Personal Learning Environments)

Hemen daukazue PLE (Norberaren Ikaskuntza Ingurunea) bat zer den eta zer IKT baliabide liratekeen interesgarrienak azaltzen duen nJordi Adell-en bideoa.

II JornadasTIC Jordi Adell from Mayeutic on Vimeo.

2010/03/04

IKASGELAN IRAULTZA EGITEN

Berria.info-tik hartuta
Ordiziako Jakintza ikastola orain dela urte dezente hasi zen teknologia berrien munduan murgiltzen, eta hainbat irakaslek, tresna horiek baliatuz, guztiz aldatu dute irakaskuntza eredua...gehiago irakurri