Guraso eta ikasleentzako oso interesgarria den orrialde hau uzten dizuet hemen (Klikatu irudian).
Bertan, euskarazko marrazki bizidun eta filmen bilduma ikaragarri bat duzue. Aprobetsatu eta gozatu talde honek egindako lan ikaragarria.
2013/10/24
2013/10/02
SITES BATI GURE DOMINIOKO HELBIDE ERRAZ BAT NOLA EMAN

Prozedura:
1. Lehenengo urratsa zure domeinuko kontua sartzea da, gehienok eNom kontua izaten dugu (Google-ekin lan egiten duena). Pasahitzak ahaztuta badituzu, administratzaile bezala sartu zure Google Apps domeinuan. (Kudeatu domeinua) eta gero Personalización de Dominio - Configuración de DNS avanzada-ra joan.
Bertan zure datuak agertuko dira baita E-nom-eko kontsolara joateko helbidea ere.
2. Iniciar sesión en la consola de DNS klikatu eta logeatu.
(Azken pausu hauek aurrez ditzakezu https://access.enom.com helbidera zuzenean joanez eta izena eta pasahitza idatziz).
3.Jatorriz http://sites.google.com/a/erentzun.com/errezetabilduma helbidea duen sitesari, sinpleagoa den http://errezetabilduma.erentzun.com helbidea emango diogu.
Beraz kontsolan zaudela helbide berri hori sartu behar duzu: Host records - Edit - Ad new. Hau da idatzi behar duzuna:
Lehenengo gelaxkan: errezetabiduma (gehitu nahi dugun izena)
Bigarrenean: ghs.google.com
Hirugarrenean: CNAME (Alias)
Ez ahaztu gordetzea (Save).
4. Orain helbidea aldatu nahi diogun "sitesean" sartu eta Administrar Sitio atalera joan. Bertan zaudela Asignación de la dirección web -Asignar este sitio aurkitu (scroll behera egin saguarekin) eta sartu.
5. Hurrengo galdetegia beteko dugu. Lehenengo lerroan jatorrizko helbidea agertuko zaigu eta bigarrenean sortu nahi dugun berria. Behin bete dugula Añadir asignación botoiari emango diogu.
6. Hori egin eta gero hurrengo pausuak zeintzuk diren azaltzen den pantaila batean aurkituko zara. Pantaila horretako pausuak eginak ditugu jada (eNom-eko DNSak aldatu ditugu jada hasieran). Bakar-bakarrik pantaila horretan agertzen den He realizado estos pasos botoiari eman eta listo!

2013/09/11
GMAIL-DELAY-SEND POSTA ELEKTRONIKOAK PROGRAMATZEKO DOHAKO SCRIPTA
Aurreko artikulu batean mezuak programatzeko bi aukera ezagutarazi genituen. Kontua da biek muga bat dutela eta hilean 10 mezu baino gehiago ez dizutela programatzen uzten. Gmail Delay Send 8.0 script-arekin mugarik gabeko programaketak egin ditzakezu modu erraz batez.
Nola instalatu
Nahiko erraza da, beheko pausuak jarraitu:
- Orrialde hau bisitatu eta onartu autentifikazio eskaera.
- Aukeratu Enable -> On.
- Aukeratu Time Zone delakoa (Madril edo baliokidea), bestala ez dabil ongi.
- Send Email Receipts aukeran pentsatu ea bidalitako mezuen abisuak jaso nahi dituzun ala ez .
- Save preferences botoiari eman aukeratu duzuna gordetzeko.
- Ez ahaztu bukaeran Run Now botoiari ematen martxan jartzeko (5 minutu beharko ditu prest egoteko).
- OHARRA:
Script honen helbidea gorde aurrerago aukeraren bat aldatu nahi baduzu egin ahal izateko.Bestalde mezu bat jasoko duzu, noizbait script-a desintalatu nahi baduzu, egin ahal izateko.
Script honen helbidea gorde aurrerago aukeraren bat aldatu nahi baduzu egin ahal izateko.Bestalde mezu bat jasoko duzu, noizbait script-a desintalatu nahi baduzu, egin ahal izateko.
Mezuak bidaltzeko prozedura
1. Mezuaren gorputzean, mezua idatzi aurretik, dagokion kodea hau gehituko duzu @ ikurra aurretik duelarik. Adibidez: @tomorrow
2. Mezua idatzi.
3. GmailSendToSend etiketa ipini.
4. Mezua itxi. (Zirriborro moduan gordeta geratuko da)
Automatikoki jarritako orduan bidaliko da.
- Adibideak:
- @next friday (Datorren ostiralean)
- @Tuesday 5pm (Asteartean arrtsaldeko 5etan)
- @Wednesday 12:30 (Asteazkenean 12:30etan)
- @14th 6pm (Hil honen 14ean arratsaldeko 6etan)
- @+8 minutes (Hemendik zortzi mintututara
- @wednesday
- @august 21 11:00
- @10:20PM
- @29th 8am
- Kontuan hartzekoak:
- Ordu bat zehazten ez duzunean, adibidez: @tomorrow, mezua 12:00etan bidaliko da.
- 'tomorrow, 5pm' ez dabil (koma ez erabili)
- Goizeko 8ak badira eta zuk mezua goizeko 6:30etan bidali nahi baduzu hurrengo egunez ari zarela ulertzen da baina programak gaurko eguna ulertuko du. Beraz @tomorrow 6:30 erabili beharko duzu. Asteko egunekin berdin. Gaur asteartea bada eta astelehenean bidali nahi duzula ipintzen baduzu. @Monday, berak pentsatuko du atzo esan nahi zenuela. Beraz @next monday ipini beharko zenuke.
2013/05/20
Google Music: Google-en doinu berria
Aurreko astean Google-ek hainbat berrikuntza aurkeztu zituen I/0 Konferentzian, horien artean Google Music, duela gutxi ezagutu dudana.
Hodeian dagoen musika bilduma litzateke, hauek dira bere ezaugarririk nabarmenenak:
- Gure Google kontuarekin lotuta dago, noski.
- Zerbitzu honetan daukazun musika telefonoan, tabletan edo ordenagailuan entzun daiteke. (Jada normala dena)
- Google Play-ren bitartez erosten dituzun abestiak hor gordetzen dira baina horretaz gain dohainik 20.000 abesti igo ditzakezu!. (20.000 abesti =10 abestiko 2.000 Cd Gure musika bilduma osoa gordetzeko nahikoa, ezta?).
- Spotify-ren moduko zerbitzua izango du, hots, hilean 10 € inguru ordaindu eta bere katalogo guztia entzuteko aukera.
Ni zur eta lur geratu naiz. Ikastolari begira lekurik okupatzen ez duen honelako bilduma bat izatea izugarria da eta apaletan asperturik dauden Cd-ak noranahi eramatea zer esanik ez.
2013/04/22
GMAILEKO MEZUAK PROGRAMATZEKO TRESNAK
Aspaldiko partez tresna hauen beharra nuen posta elektronikoz bidali beharreko mezuak data edo ordu jakin batzuetan bidali ahal izateko. Honela egun berberean bost mezu bidali beharrean, informazio uholde hau antola dezakezu beste modu irentsiagarri batez. Idazkaritik bidaltzen diren mezuak ere tresna hauekin programa daitezke mezuak nahi den data bidaltzeko, ekintza jakin bat baino 7 egun lehenago, esaterako, nahiz eta mezua askoz ere lehenago erredaktatuta egon.
Bi aukera daude, biak Firefox eta Chromerako.
Right Inbox: http://www.rightinbox.com/
Sinpleena erabilpen aldetik baina ordaindu gabe hilabeteko 10 mezu besterik ez digu uzten bidaltzen. Pelma samar jartzen da plan hobeago bat eros dezazun. Programatutako mezuak bidaltzeaz gain mezuak noiz ireki diren edo zenbat hartzailek zabaldu duten esango digu. Interesgarria izan daiteke, baina aipatutako mugak ditu.
Sinplea bada ere kokatzeko garaian denboratxo bat behar da, mezuak data jakin batean bidaltzeaz gain beste aukera batzuk dituelako. Send later erabiliz mezuak beranduago bidaltzen ditu arazorik gabe. Honetaz gain mezu baten gogorapenak bidaltzen ditu (bumeran bat bezala aukeratutako mezua bueltatzen da) hainbat baldintza betetzen badira: mezua ez da ireki, mezua ez da erantzun, data jakin batean.
Proba itzazue eta hurrengo batean komentatuko dugu.
2013/03/10
HTML to PDF
Web orri bat PDF formatura nola pasatu eta gorde?
2013/03/05
EGURALDIA ZURE BLOGEAN ETA EUSKARAZ
Aurrekoan Andramari Ikastolako 5. eta 6. mailakoen bloga kuxkuxeatzen AEMETeko widgeta ikusi nuen.
Honekin zure herriaren eguraldia eta honen iragarpena sar dezakezu eta euskaraz gainera.
http://www.aemet.es/eu/eltiempo/widgets/municipios
Beste wigdet interesgarri batzuk ere badituzte, begiradatxo bat bota.
2013/01/14
PHOTOSCAPE: PICASAKO ORDEZKOA AL DUGU?
Eroski Consumer aldizkariaren Aplicaciones gratuitas esenciales para tu ordenador agertzen den programen zerrendan Photoscape izeneko hau aurkitu dut.
Windowspean argakiak editatzeko doako programa da, aukera anitza dituena. Hauek dira bere ezaugarri nabarmenenak:
- Oso intuitiboa. Ez du asko okupatzen. Arina.
- Oinarrizko funtzioak erraz egiten ditu.
- Efektu pila ditu baita oso marko interesgarriak ere.
- Komikiak egiteko globoak, baita efektu barregarriak ere: begiak, sudurrak...
- Paper desberdinak inprimatzeko aukera: partiturarako, koadrikulak...
- Posterrak egiteko tresnak.
Onena instalatzea eta frogatzea da. Nire ustez Picasari aurre egiten dio hainbat funtziotan eta gelarako edo informatika tailerrak emateko kontuan hartzekoa da.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)