Sistema eragilea modu egokian mantentzeko dohako tresna da Glary Utilities. Windows erregistroa garbitu, programak desinstalatu, ordenagailuaren abiaraztea hobetu, memoria kudeatu, artxibo tenporalak kendu, eta bestelako funtzio interesgarri asko ditu programa honek. Erabilterraza eta eraginkorra.
Mikel Laboa joan zaigu. Nabigatzen nenbilela enteratu naiz. Ikasleentzat Txoriak txori abestiaren letra eta kantariaren irudiak bilatzen ari nintzela Wikipediarara joan naiz eta bere heriotzaren data jadanik agertzen zela harritu nau baina gero pentsatu dut ez ninduela harritu behar.
Sistema eragile birtuala, aske eta dohainekoa. Erabiltzeko erregistro azkar bat egitea aski da, ez du posta elektronikorik eskatzen. Edozein ordenagailutik internet konexioa izanik bertan aurkituko dugu gure mahaigaina gure ezarpenekin lan egiteko prest. Merezi du, bertan sartu eta trasteatu.
Telebista kataietan agertu zen aurreko astean, milioika bisitari izan ditu, National Geographic-ek dokumental bat egin nahi du honetan oinarrituta...
Ipuina erabili dugu askotan etika, tutoritza edo erlijio klaseetan hainbat balore irudikatzeko eta hauen garrantzia transmititzeko. Bideo motzak ere erabil daiteke eta filmak baino aproposagoak izaten dira eskolan denbora gutxi izaten dugulako normalean. Zortzi minutuko bideo hau aitzakiatzat hartuta gai asko komenta daitezke:
Naturaren leia: bizitzeko jan behar izatea.
Nor da indartsuena? Noiz gara besteak baino indartsuagoak?
Ehiztarien estrategia. Ahulena harrapatzea.
Taldeko lanaren garrantzia. (Ehiztatzeko eta bizitzarako)
Nafarroako dinamizatzaileon posta zerrendaren bitartez jakin dugunez OpenOffice 3.0 euskarazko bertsioa kalean da jada. Azken bertsio hau instalatzeko http://ooo.euskalgnu.org helbidera jo dezakezu. Bi fitxategi instalatu beharko dituzu: Openoffice aplikazioa batetik eta hizkuntza paketea bestetik. Honetan gain Xuxen III zuzentzaile ortografikoa ere pres dago gehigarri moduan instalatzeko.
Gehigarriak dira nire ustez bertsio honek daukan potentzialik interesgarriena. Pixkanaka-pixkanaka gehituko dira eta gure "openofixa" tuneatzeko balioko digute. Begirada azkar batean hauek topatu ditut: - Sun Presentation Minimizer: Aurkezpenen tamaina murrizten du, PowerPoint-ekin egindakoak ere. Hau oso baliagarria da fitxategi hauek partekatu nahi badituzu eta nonbaiten zintzilikatu. - Professional Template Pack-Spanish: Dokumentu txantiloi bilduma. - OpenOffice.org2GoogleDocs: Sortutako edozein dokumentu GoogleDocs-era igotzeko txantiloia. - Gallery: Irudi bildumen multzoa.
Beno, hau hasiera besterik ez da seguru interesgarriak diren gehigarri gehiago aterako direla.
Dinaizatzaileen bloganLurringuru eta Ingurumenaren Zientziak ikasgaian ikasleak lantzen ari diren blogaren esteka gehitu dut. Hasiera besterik ez da, baina ikasturtean zehar osatzen joango dira.