2008/12/18

Glary Utilities 2.9.518





Sistema eragilea modu egokian mantentzeko dohako tresna da Glary Utilities.
Windows erregistroa garbitu, programak desinstalatu, ordenagailuaren abiaraztea hobetu, memoria kudeatu, artxibo tenporalak kendu, eta bestelako funtzio interesgarri asko ditu programa honek. Erabilterraza eta eraginkorra.


Glary Utilities



Urte berri on!!

2008/12/01

MIKEL LABOA GAUR HIL, GAUR WIKIPEDIA EGUNERATU

Mikel Laboa joan zaigu. Nabigatzen nenbilela enteratu naiz. Ikasleentzat Txoriak txori abestiaren letra eta kantariaren irudiak bilatzen ari nintzela Wikipediarara joan naiz eta bere heriotzaren data jadanik agertzen zela harritu nau baina gero pentsatu dut ez ninduela harritu behar.

2008/11/25

EYEOS: SISTEMA ERAGILE MUGIKORRA


Sistema eragile birtuala, aske eta dohainekoa. Erabiltzeko erregistro azkar bat egitea aski da, ez du posta elektronikorik eskatzen. Edozein ordenagailutik internet konexioa izanik bertan aurkituko dugu gure mahaigaina gure ezarpenekin lan egiteko prest. Merezi du, bertan sartu eta trasteatu.

2008/11/19

BATTLE AT KRUEGER: BIDEOA HIZPIDE

Telebista kataietan agertu zen aurreko astean, milioika bisitari izan ditu, National Geographic-ek dokumental bat egin nahi du honetan oinarrituta...



Ipuina erabili dugu askotan etika, tutoritza edo erlijio klaseetan hainbat balore irudikatzeko eta hauen garrantzia transmititzeko. Bideo motzak ere erabil daiteke eta filmak baino aproposagoak izaten dira eskolan denbora gutxi izaten dugulako normalean.
Zortzi minutuko bideo hau aitzakiatzat hartuta gai asko komenta daitezke:
  • Naturaren leia: bizitzeko jan behar izatea.
  • Nor da indartsuena? Noiz gara besteak baino indartsuagoak?
  • Ehiztarien estrategia. Ahulena harrapatzea.
  • Taldeko lanaren garrantzia. (Ehiztatzeko eta bizitzarako)
  • Taldearen babesa. Elkartasunaren garantzia.
  • Ikuspuntuak: lehoienak, bufaloenak, kokodriloarena.
  • Ba al dago animalia gaiztorik? Eta onik?
  • Zer lezio erakutsi digute bufaloek? Noizbait honelako zerbait sentitu al duzu?
Ideia bat besterik ez. Nire ikasleekin primeran funtzionatu du.

2008/11/12

OPENOFFICE 3.0 EUSKARAZ ETA GEHIGARRIAK


Nafarroako dinamizatzaileon posta zerrendaren bitartez jakin dugunez OpenOffice 3.0 euskarazko bertsioa kalean da jada. Azken bertsio hau instalatzeko http://ooo.euskalgnu.org helbidera jo dezakezu. Bi fitxategi instalatu beharko dituzu: Openoffice aplikazioa batetik eta hizkuntza paketea bestetik. Honetan gain Xuxen III zuzentzaile ortografikoa ere pres dago gehigarri moduan instalatzeko.

Gehigarriak dira nire ustez bertsio honek daukan potentzialik interesgarriena. Pixkanaka-pixkanaka gehituko dira eta gure "openofixa" tuneatzeko balioko digute. Begirada azkar batean hauek topatu ditut:
- Sun Presentation Minimizer: Aurkezpenen tamaina murrizten du, PowerPoint-ekin egindakoak ere. Hau oso baliagarria da fitxategi hauek partekatu nahi badituzu eta nonbaiten zintzilikatu.
- Professional Template Pack-Spanish: Dokumentu txantiloi bilduma.
- OpenOffice.org2GoogleDocs: Sortutako edozein dokumentu GoogleDocs-era igotzeko txantiloia.
- Gallery: Irudi bildumen multzoa.

Beno, hau hasiera besterik ez da seguru interesgarriak diren gehigarri gehiago aterako direla.

2008/10/31

Blog berri bat San Fermin Ikastolan


Dinaizatzaileen blogan Lurringuru eta Ingurumenaren Zientziak ikasgaian ikasleak lantzen ari diren blogaren esteka gehitu dut. Hasiera besterik ez da, baina ikasturtean zehar osatzen joango dira.

2008/10/29

KONPETENTZIAK LANTZEKO GINKANA


Honako helbidean unitate didaktiko bat dago konpetentzia desberdinak lantzen dituena, besteak beste IKTkoak, egileek ginkana bat dela esaten dute.

http://aventuradidacticaelotro.weebly.com/index.html

Elurra teilatuan sofware libre lepoan...


Elurra teilatuan sofware libre lepoan... ibili beharko degu aurtengo neguan.

Aitortu behar dut apurka-apurka sofware librearen ebanjelista bihurtzen ari naizela. Fede honetan konbertitu berria naiz eta santu eta elizgizon (eta emakume) santuak bezalaxe hamaika zalantza ditut eta beste hamaika utzi ditut bidean. Orain esate baterako Linux erabiltzen ari naiz mezu hau idazteko eta ordenagailuak ez dit 3 ordu hauetan arazo bat bera ere eman, Jainkoari esker!, barkatu, Stallman-i eker!

Sukar erlijioso honekin jarraitu, aurreko hilabetean errebelazioa izan dute Ordiziako Ikastolan eta irakasle guztiek aho batez onartu egin dute sofware askea erabiltzea ikastolakolan. Pausu txalogarria eta ausarta ikastolaren tamaina kontuan hartuta. Nafarroako elizbarrutian gaia ezaguna egiten zaigu eta aurten pausu sendoagoak egin nahi ditugu.

Bukatzeko hiru aipamen:
  1. OpenOffice.org 3.0. kalean da. (Kontuz izenarekin, eskubide arazoak direla eta org hori gehitu diote) Oraindik ez dugu euskarazko bertsiorik, hemen gaztelaniaz dagoena duzue probatzeko. Nobedade asko omen dakartza, gehigarriak instalatzeko aukera: hiztegiak, bestelako tresnak. Nik azkar kargatzea besterik ez diot eskatzen.
  2. Ebangelio moduko liburuxkak. Ez dakit PC-CUADERNOS ezagutzen dituzuen. Merkeak eta argiak dira, apunte edo tutorial moduan erabil daitezke. Asko ditut etxean, erositako azkena: Linux, un juego de niños.
  3. Artikulu hau prestatzen ari nintzen bitartean honekin egin dut topo: Diocesanas-ek (Gasteizko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Institutuak) jendearen eskura jarri du bere euskara hutsezko sistema eragilearen hirugarren bertsioa: Dinux. Linux sistema eragilearen banaketa da. Errazegia txistea: "Con la iglesia hemos topado".

2008/10/06

Media Converter 1.0.1

Firefox gehigarri interesgarri bat.






Maiz topatu daitezke bideo interesgarriak orrialde desberdinetan, Youtuben adibidez.
Kontua da deskargatu eta flv formatuan baino avi batean nahiago dugula, gorde eta beste momentu batean ikusi ahal izateko.
Gehigarri honek hauxe egiten du, bideoa formatuz aldatu eta ondoren deskarga baten bidez gure ordenagailuan gordetzeko aukera ematen digu.

https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addons/policy/0/8189/35365

2008/10/04

Nafarroa Oinez 2008

Aurrekoan Oinez krosa ospatu zen.
Gure Ikastolako irakaslea den Dabid Albirak egin du ondorengo bideoa.



Kalitate handiagoa nahi baduzu, orri honetan klikatu eta "ver con alta calidad" aukeratu.

http://es.youtube.com/watch?v=_-T-eKabn_4

Atera ezazu mihia!

2008/09/10

Wikispaces eta beste hainbat kontutxo

Derrigorrezko Zer moduz oporrak? esan eta gero, hementxe gaude berriro ere gure aurkikuntzak partekatzeko prest. Nik kontutxo hauek ditut botatzeko:

Wikispaces: Dohainiko Wikien kopurua handitu egin dut. 100.000 wiki dohain eskaini zituen bere garaian K-12 maila arteko irakasle nahiz ikasleentzat (K-12 maila Batxilergoko lgo maila litzateke). 100.000 wiki horiek eman egin dira jadanik eta orain 250.000 wiki gehiago eskaintzen dira musutruk. Wiki hauek ez dute publizitaterik izaten eta nahi izanez gero pribatuak izan daitezke.

Chrome nabigatzaile berria: Googlelen nabigatzailea da hau. Harrituta? Ni gainetik probatu dut eta momentuz ez dut honen gaineko iritzirik. Probatu al duzue? Abantailarik? Nik momentu honetan Firefox 3.0-rekin pozik baino poziago nabil.

Picasaweb: Flick-ren baliokidea den zerbitzu honetan hobekuntzak egin dituzte Google taldekoek. Orain azkarrago, argiago eta erakargarriako ikusten dira argazkiak. Hemen duzue adibide bat.

Honetaz gain interesgarria da Jokin Lacallek ziriktero posta zerrendara bidalitako erreferentzia bat. Bertan TALDEAN lan egitea eta SAREAN lan egitearen arteko ezberdintasunak aipatzen dira modu grafiko batez. Gure funtzionamendurako interesgarriak izango direlakoan nago.

Zuen txanda orain...

2008/06/17

Nafarroa Oinez 2008 - Atera ezazu mihia!!!

Oinez badakigu, euskaraz ere bai

Oineztarren hiriak hitz egin nahi baitu
bihotzez mintzatzeko mihia atera du.
Arga lagun zaharrari omen dio eskatu:
“Iruñeko bazterrak lorez zipriztindu”.
Euria Takoneran eta Ziudadelan
euskarak blaitu ditu kanpo eta barrenak.
Atera ezazu mihia hizkuntza gozoan
dastatu Euskal Herria orain eta geroan
Nafarroa dugu bihotz-begietan.
...




Youtuberekin lotura

2008/06/11

OLPC portatilak


Suposatzen dut proiektu honen berri baduzuela, baina aurreko egun batean lagun batek bere blogaren lotura eman zidan begiradatxo bat botatzeko. Berak badu eta ea uzten didan esan behar diot, itxura ona du.

http://eibar.org/blogak/e-gorblog/topics/informatika

2008/05/29

PicLens





Gure Firefox nabigatzailean irudiak eta bideoak bilatzeko gehigarri interesgarria eta ikusgarria.
* Argazkiak eta bideoak orrialde hauetan bilatuko ditu pic lens gehigarriak: google,smugmug,phothobucket,yotube,yahoo eta deviantart.






PIC LENS

2008/05/28

Tutoriala: Nola igo bideoak Euskaltubera?


Baliabideen wikian http://baliabideak.wikispaces.com Euskaltubera bideoak igotzeko tutoriala topa dezakezue soinua eta bideoa interneten atalean. Aurrerago bideo horiek nireblog.com-en enbotatzeko prozedura erakusten beste bat egingo da.

Zabal ezazue zuen irakasleen artean eta edozein aldaketa proposatu nahi baduzue bota edo zuek zeuek egin.

2008/05/21

KOMIKIAK LABETIK ATERA BERRIAK


Wiki batean bildu ditut Interneten Eguna ospatzeko Nafarroako ikasleek sortutako 27 komiki. Nahasita daude ikastola eta maila ezberdinak.

Sarean bezala, denetatik dago: umore fina, beltza, azidoa, inozoa, surrealista, zentzugabea... Merezi du ikasleekin hauek irakurri, baloratu eta eztabaidarako aitzakiatzat erabiltzea. Zuen iritzia bota.

2008/05/16

ABESTIAN BEZALA: BAKARRIK ETA LIBRE



Oion eta Lapueblako ikastolek osatzen duten "gaitzaren ardatza" (ironikoki irakurri), ezaguna egiten ari da Euskal Herri osoan. Bi herri hauetako ikastolak ari dira jo ta ke software librearen aldeko apustu serioa egiten, hots, Linux sistema eragilea ordenagailu guztietan. Txalogarria da da hauen jarrera, gure sarean dagoen adibide bakarretakoa. Modak eta interes ekonomikoak begi "Vistan" daude eta hezkuntza horien pean erortzen ari denean Oiongo Ikastolako DBH 4koek bideo hau prestatu dute kontzientziak astintzeko helburuarekin. Lortuko ote?

2008/05/08

INTERNETEN EGUNA OSPATZEKO KOMIKI ZAPARRADA

Duela 2 urte komentatu genuen polita izango zela Interneten Eguna ospatzeko jardueraren bat edo beste egitea. Aurreko urtean on-line inkesta bat pasa genien ikasleei eta emaitzak interesgarriak izan ziren oso.

Beste aukera bat, aurrekoarekin bateragarria dena, komiki... (lehiaketarena ez zait gehiegi gustatzen)... komiki zaparrada prestatzea da Pixton zerbitzuarekin, dena erabiltzaile bakar batekin. Probatuko?

2008/05/07

FSResizer


Argazki multzoekin lana egiteko programatxo egokia.
Argazki multzoak berrizendatu, tamaina aldatu, ura markak ipini, etab.


Programa

Mail PassView





Aurrekoan ordenagailua formateatu nuen eta XP berrinstalatu.
Hori egin aurretik, korreo kontu batzuen pasahitzak inon topatzen ez nituela konturatu nintzen. Erabiltzen ditugun kontuak direnez, arazo bat nuen eta internetera jo nuen.

Hementxe duzue programa egokia. doakoa eta erreza.

Programa

2008/04/29

FIREFOXEN GEHIGARRI GOGOKOENAK

Aurreko bileran, Firefoxen inguruko monografikoa egiten saiatu ginen berriro ere... eta ez genuen lortu. Gure dinamizatzaile gehienek erabiltzen dute jadanik eta gure gehigarrien zerrenda idaztekotan geratu ginen. Ni hasiko naiz, gero mezua editatuz zuenak gehitu edo iruzkinen bitartez aipatu:

- FireFTP: Ftp bezero erosoa, momentu honetan erabiltzen dudan bakarra.
- PDF download: PDFak kudeatzeko tresna. Honekin PDFak nabigatzailean ireki, kanpoan ireki, gorde... eta abar erabaki dezakezu. (ingelesez)
- Google Browser Sync: Etxeko eta ikastolako nabigatzailea sinkronizatzeko erabiltzen dut.
- IE Tab: Explorerren motorra erabiltzen du orrialde jakin batzuk irekitzeko gure Firefoxetik atera gabe. Zorionez gero eta gutxiago erabiltzen dut.
- Euskalbar: Ez du aurkezpenik behar. Ezinbesteko gehigarria da.
- Hiztegiak: euskara, gaztelania eta ingelesa (Ou yes!)
- Fasterfox: nabigatzailea azkarrago joateko.
- Forecastfox: eguraldiaren iragarpena. Asmatzen du gainera!

Hemen Ordiziako Jokinenak dituzue ere bai.
Zuenak gehitu.

ZUEN BIZITZAKO EGUNIK PETRALENA!

Seguru baten bat honela sentitu dela ikastolan edo etxean bideoan agertzen dena gertatu zaionean.



Otoitz egin dezagun trantze honetatik ez pasatzeko edo, gertatzekotan, lasaitasunez hartu eta buelta dezagun internet eta ordenagailurik gabeko garai zoriontsu horietara.

2008/04/09

FLASH JOKUAK HAUR HEZKUNTZARAKO


Denok ezagutzen ditugu flash jokuz betetako gune bat edo beste. Joku hauek bereziki egokiak dira Haur Hezkuntzako (2 urtetik aurrera) eta saguaren erabilpenean trebatzeaz gain gaitasun eta kontzeptu ugari lantzen dituzte: indukzioa, dedukzioa, akzio-erreakzio efektua...

Gainera instalazio beharrik ez dutenez erraza baino errazagoa da hauek ordenagailu ugaritan erabiltzea: gogoko edo laster marketan gehitzea besterik ez dago.

Hemen ezagutzen ditudan batzuk aukeratu ditu. Gehiago egon badaude eta agian denon artean bildumatxo bat osatzea litzateke onena.

El Mundo de FantasmĂ­n 2-3 urteko adinarako gomendagarria. Jarduera sinple baina ikasleentzako egokiak. Esploratzeko polita. (gaztelaniaz).

HelpKidzLearn: Atal ezberdinak. Jokuen demoak dira eta primeran daude... baina jokuak oso garestiak dira. Jokoen atala 3urtetik aurrera interesgarria. Kokodriloena proba ezazue eta baita margotzeko jarduerak. (In English)

Starfall: Ingelesa lantzeko. Jarduera mailakatuta daude. Abestiak ditu.

English for little children las primeras edades: Oinarrizko hiztegia lantzeko egokia. Bi mailatan banatuta.

Orisinal Izenak dioen bezala, oso orrialde.... ORIGINALA da. Agian ez da etapa honetarako egokia baina merezi du ezagutzeak. Maitasunez egindako jokoak dira, musika lasai eta irudi zoragarriaz apainduta. Irakasleontzat terapeutikoak izan daitezke.

Esan dudanez, hauek ez dira bakarrak, dibide gisa Creenako bilduma. Gehiago ezagutzen al dituzue?

2008/04/07

TAULA PERIODIKOA

Natur Zientziak eta Kimikako irakasleentzat eta ikasleentzat tresna ikusgarria.




Perioda Tabelo (Oraindik euskaraz agertzen ez denez, esperanto pixka bat ikasteko aukera dugu))

* Xagua gainetik pasatzean elementuaren ezaugarriak deskribatzen dira.
* Gainean klik eginez Wikipedian elementu horren inguruko informazioara berbideratzen gaituzte.
* Taldeak eta periodoak ere Wikipediarekin lotuta daude.
* Tenperaturak aldatuz (Kelvin, Celsius eta Farenheit unitateetan)elementuek osatzen dituzten sustantzia puruak zein egoeratan aurkituko ditugun adierazten digute.
* Banaketa elektronikoak, orbitalak eta beste aukera asko ikusteko posibilitatea.


Eta bukatzeko beste blog interesgarri bat:

http://fogonazos.blogspot.com/

2008/04/04

MEDIA CONVERT.COM



Gaur goizean premiazko grabaketa pare bat egiteko beharra izan dut, eta horretarako eskura nuen tresna bakarra tf mugikorra zen!

Grabatu ondoren fitxategiek .amr formatua zeukatela ikusi dut. Programa berezirik instalatzeko gogorik ez nuenez ezaguna dugun zamzar webgunean sartu eta .amr formaturik ez du onartzen. Bilatzen hasi eta hau topatu dut, media-convert.com


Harrigarria, ez du harpidetzarik eskatzen, ezta posta elektronikorik erez, eta mugikorretan erabilienak diren formatuak ongi ezagutzen ditu. Fitxategiak igo eta segundu batzuk barru mp3 formatuan jeisteko prest.


Alde ona: oso azkarra eta aukera mordoa.

Alde txarra?: publizitatea purrustaka!


Ongi izan

2008/04/02

Firefoxen tresna bat, itzultzailea.

Zer oporretan oraindik ala?

Tresna hau gehitu diot nere firefox-i eta frogatzen nabil, itzultzaile bat, agian beste norbaiti ongi datorkio.

https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/5641

Jon.

2008/03/11

IRAKASLEON IKT KONPETENTZIAK

Eduteka-ko azken buletinean UNESKO erakundeak kaleratu berri dituen Irakasleen konpetentzia estandararrak IKTetan dokumentuaren berri ematen da.

Dokumentua lasai aztertzeko paradarik ez dut izan oraindik baina gure lana begiradatxo sakon bat botatzea litzateke, agertzen diren konpetentziek gure errealitatearekin bat egiten duten ala ez jakiteko eta etorkizuneko (egungo?) irakasle profilaren ezaugarriak ezagutzeko.

Aste Santurako mahai liburua agian?

2008/03/06

Web 3.0 belaunaldia geroz eta gertuago





2007-01-20
Web semantikoa...

Web 2.0 kontzeptua oraindik aski barneratuta ez dugunean, adituak web 3.0 Internet belaunaldi berriaz hitz egiten ari dira jada. Noiz iritsiko den ziur esaterik ez dagoen arren, zein ezaugarri izango dituen gutxi gorabehera badakigu. Web 2.0 kontzeptua Internet sozialarekin loturik dago, blog eta wikiak bezalako tresnekin. Iaz zabalpen handia izan zuen, LinkedIn (lan kontuak ardatz dituen zerbitzu honek jendea harremanetan jartzen du), My Space komunitate birtuala, YouTube (bideoak sareratu eta bilatzeko zerbitzua), Flickr argazki bilduma -komunitate- erraldoia eta Facebook (AEBetako ikastetxe eta unibertsitateak biltzen dituen sare soziala) moduko guneei esker. Web 3.0 belaunaldiak urrats berria emango luke. Makina “adimendunek” egunero sareratzen diren edukiak modu semantikoan (sailkatutako etiketen arabera) indexatzeko gai izango dira.

Parentesitxo bat irekiz, bi adibide jarriko dizkizuegu, ondorengo azalpenak hobe ulertuko direlakoan. Flickr gunean 'golf' hitza idatzita, Volkswagen markako autoen eta golf zelaien argazkiak topatuko ditugu, besteak beste. Wolfgang Wahlster Alemaniako DFKI ikerketa zentroko zuzendariak dioenez, Web 3.0-rekin, 'golf' hitza tekleatuz gero sistemak hainbat galdera egingo dizkizu automatikoki: “Kirola? Autoa? Lekua?”. Hala, erabiltzaileak horietako bat aukeratu ahal izango du.

Bestalde, Internet belaunaldi berriak bidaia agentzia baten papera beteko du, gaur egun baino modu askoz ere zehatzagoan. Erabiltzaileak bilaketa hau egin ahal izango du: “Oporretarako leku epel baten bila nabil. 2.000 euro baino gehiago ez dut xahutu nahi eta hamaika urteko semea daukat”… eta sistemak esaldi horiek ulertu eta ezaugarri horiekin bat datozen eskaintzak aurkituko ditu.

Gaur egungo bilatzaileek zerrenda oso luzeak eskaintzen dizkigute sarri, eta ez dira gai halako galdera zehatzei erantzuteko. Nicholas G. Carr idazle eta adituak Rough Type blogan dioenez, Web 3.0-k gaur egungo bilatzaileak “zaharkituta” utziko ditu. Bigarren adibidearekin jarraitzearren: Bidaia baten inguruko informazioa bilatzean iruzkin zerrenda luzeak aurkitzen ditugun bitartean, Web 3.0-n oinarritutako sistemak balorazio-irizpideak finkatu eta edukiak horren arabera sailkatuko ditu. Hala, dedukzioz, erabiltzaileak bilatzen duen hotela topatuko du.

Zenbaitzuk web belaunaldi berriari web semantikoa deitzen diote. Beste askorentzat, aldiz, Web 3.0 delakoa web semantikoaren eta web sozialaren arteko bateratzea da. Web semantikoa kontzeptuak, Interneten dabilen informazioari meta-datu semantikoak batzeari egiten dio erreferentzia. Informazio osagarri hori -datuen edukia, esanahia eta loturak deskribatzen ditu- modu formalean eman behar da, makinek automatikoki interpreta dezaten. Patua hori da: sistema informatikoen elkarreragingarritasuna handituz Internet hobetzea eta gizakiaren esku hartzea ahalik eta gehien murriztea. Nolabait esatearren, adimen artifizialerantz aurrera egitea. Makinek “pentsatu” egingo lukete, “aginduak bete” beharrean. Alegia, gauza adimendunak egiten hasiko lirateke, oporrei buruzko adibidean azaldu bezala. Oren Etzioni Washingtongo Unibertsitateko ikerlariaren hitzetan, hotela bilatzean, sistemak “‘oso garbia’ eta ‘txukuna’ gauza desberdinak direla jakingo du eta gainera, gelako tenperatura, oheen erosotasuna edota prezioak bezalako datuak aztertuko ditu. Katalogoa baino, sarea gida bat izango da, datu-base globala.

Noiz helduko da?

OnlineSpin blogean irakurri dezakegunez, Web 3.0 belaunaldia iristeko, besteak beste, bideo irudiak eta bideoari aplikatutako ahotsa ulertu eta interpretatuko dituen softwarea garatu behar da. Bestalde, George Jones adituak aipatu kontzeptuaren inguruan Information Week web gunean dioen moduan, azken hamabost urteetan Internetek izan duen garapen izugarria aintzat hartuta, gauza bat soilik iragarri daiteke: “ezinezkoa da hemendik beste hamabost urtera sareak zein itxura izango duen jakitea”.

Jon Torner

SAREKO ARGITIK HARTUTA

2008/03/04

Ubuntu bertsio berria, 8.04

Dagoeneko gure artean daukagu Apirilerako itxaroten zen Ubunturen azken bertsioa, 8.04 alpha3, besteren artean ezaugarri berri hauek daratza:

1. Firefox 3.0 Beta 2, Linux mahaigainarekin integratzeko GTK+2 gai eta botoi berriak.
2. PolicyKit, GKSU administrari gisa aplikazioak exekutatzeko sistemaren ordezkaria da, honen bidez erabiltzaile bateri beharreko bahimenak ezarri dakioke hainbat gauze egiteko.

Honekin batera bestelako bertsioak eguneratzeko paketeak baliagarri daude: Ubuntu, Edubuntu, Gobuntu, Kubuntu, JeOS eta Xubuntu.

Ea zemouz doakingun.

2008/02/27

SAKELEKO SOFTWAREA



Ondoren agertzen diren programa hauek guztiak USB memoria edo Pen Drive batean instalatu eta bertatik erabilgarriak dira. Guztiak libreak eta doakoak.
8Mbeko USBak merkatuan ditugunez ez da aukera txarra ordenagailu desberdinetan ibili nahi badugu.


* Firefox Portable 1.5.0.7: nabigatzaile ezaguna
* Thunderbird Portable: korreo bezeroa
* FileZilla Portable 2.2.28: FTP bezeroa
* µTorrent 1.6: torrent jetxiera kudeatzailea
* OpenOffice.org Portable 2.0.3: suit ofimatiko librea
* GIMP Portable 2.2.12: irudi editorea
* GreatNews: rss irakurlea
* Nvu Portable: web editorea
* VLC Media Player Portable: formatu anitzeko erreproduktorea
* DeepBurner Portable 1.8: cd eta dvd grabatzailea
* 7-Zip Portable: formatu anitzeko konpresorea
* Portable Winamp 5.1: musika eta bideo erreproduktorea
* EssentialPIM Portable: agenda eramangarria
* ClamWin Portable: antibirus sinple bat

ORRIALDE INTERESGARRI ETA BITXIAK

KEYBR

Web orritik mekanografia lantzeko aplikazioa, deskargarik gabe, instalazirik gabe, zuzenean erabiltzeko.





SPOKENTEXT

Pdf, Word, testua, Ppt, RSS, korreoa eta Web orri artxiboak kargatu eta zuzenean ahotsean bihurtzen ditu. Ingelera irakasleentzat izan daiteke interesgarria.( Erderaz edo euskeraz ahotsa metalikoa eta desatsegin xamarra da ).


2008/02/05

IP gatazkarik??

Ikastolan IP fijoak ditugu ordenagailuetan eta azken urte hauetan ordenagaiuak gehitzen, ordezkatzen ari garenez IP gatazkekin topatu gara batzutan, IP rangoak zenbait eremuetarako definituta izan arren.

Ipscan programarekin (exekutagarri xume bat) sareko IP, ordenagailu izena, sare txartelaren Mac... informamazioa baliogarria izan zait ip batzuk aldatzeko edo jartzeko.

2008/02/01

Visible Body


Giza gorputza aztertzeko modu ikusgarria.
Natur Zientziak lantzeko tresna interesgarri bat.
Firefoxekin arazoak izan ditut, Explorerekin arazorik ez.
Izena eman behar duzu, programatxo bat jeitxi eta listo (memoria eta txartel grafiko
xumeak badituzu moteltxo ibiliko da).

http://www.visiblebody.com/start



2008/01/31

IKTak PLASTIKA ARLOAN

Oso blog interesgarria(Gaztelaniaz).
KTak plastika arloan txertatzen ditu. DBHko Plastika arloko irakasleentzat esperientzia ugari eskeintzen ditu. Gure lankideei helbide hau eskeintzea gomendatzen dizuet.
Las Tic en plástica

2008/01/25

Komikiak egiteko tresna



Genbetan topo egin dut tresna honekin, agian lehen hezkuntzako ikasleekin lan batzuk egiteko (fotonobelak, oroitzen zarete?)garaian baliogarria izan daiteke. Neri grazia egin dit.
http://comiqs.com/

Adibide gisan beheko hau jarri dut, ez dakit txinatar hauek ze arraio esango duten, astakeriren bat balitz kendu.

2008/01/24

CAMSTUDIO


Aurreko mintegian Xabierrek aipatutako "Camtasia"ren antzeko programa.

Programen demostrazioak, aplikazioen erabilpenak, tutorialak egiteko... bideoak grabatzeko erabiltzen da gehien bat, beraz, pantailan azaltzen den guztia, pausoz-pauso bideo artxibo batean gordetzen du. (AVI, eta FLASHen ere blogetan txertatzeko)

Abantaila librea izatea da, kapturatutako bideoaren kalitatea aldiz,baxu xamarra omen da camtasiak ematen duenarekin konparatuz.

2008/01/23

Ordenagailuak beti berdin!! Beti gazte??


Kaixo family: Programatxo honekin esperimentatzen ari naiz aurten. Ordenagailuak itzali eta piztu ondoren istalatu diren programak, birusak, "gusanoak", martxa moteltzen dituztenak eta abar ez daude, lehen bezala mantentzen dira. Orain arte klonazioekin moldatzen nintzen baina denbora eramaten du eta gainera teknikarien lana da gehiago dinamizatzailearena baino.

2008/01/21

Nork ez du galdu dll bat nozbait ?


Windows ekin lana egiteak dituen zailtasun eta arriskuen artean hauxe da bat.
Niri gertatu zait noizbait eta dll a bilatzea ez da beti erreza.



Arazo hau konpontzeko sortu da orrialde berri hau afreedll
Doako zerbitzua eta artxiboaren instalazioa egiteko argibideekin.

2008/01/15

ZURE WIKIA...NIREWIKIN

Blog-en aplikazioa hezkuntzan ibilbide arrakastatsua jarraitzen duen bitartean, badirudi wikien presentzia oraindik apala eta marginala dela dozenziaren esparruan. Orain arte gure hizkuntzan ez da egon wikiak sortzeko plataforma edo zerbitzu egokirik eta orain arte diot duela gutzi nirewiki izeneko proiektua abian jarri baita.
Zer eskaintzen du nirewikik?
  • Wikiak sortzeko modu erraza eta publizitaterik gabe.
  • Hizkuntza askotara itzulita.
  • Testu editorea Wordpressen berdina da. Mundua.com edo Blogari.net-en erabiltzen dena.
  • Etorkizunean ikastolako zerbitzarian instalatzeko aukera emango duena.
Momentuz beta fasean dagoela esan daiteke, oker batzuk izan ditzake, baina guztiz funtzionala da. Iradokizunak gehitzeko wiki bat sortu dute (nola ez).
Proiektu hau Nire* taldera gehitzen da: Nireblog (blogak), Nirudia (fotoblogak) eta NireTV (bideoblogak).

2008/01/10

BLOGAK HAUR HEZKUNTZAN

Aste honetan bukatu da N.I.E.-k antolatutako BLOGAK HAUR HEZKUNTZAN prestakuntzako saioa. Bi saiotan etapa honetako irakasle ausartak gai izan dira honelako tresnaren erabilera ikasten eta web 2.0-ra hurbiltzen.

Emaitza batzuk hemen ikus ditzakezue:
Lan bikainak daude, zoriontzeko modukoak. Ea hasitako bide honi, eta datozenak, eusten dionten. Zorionak!