Anibal de la Torreren blog gomendagarrian espazioarekin lotutako tresna bilduma agertzertzen da bere azken artikuluan.
Batzuk deigarriak dira oso. Scale of Solar System delakoan, zure herriaren izena ipintzen duzu eta Google Earthekin uztartuz, Eguzki Sistema eskalan ipintzen dizu bertan. Honela planeten arteko distantzien erlazioak errazago uler daitezke. Honela, Viana Eguzkia balitz, Jupiter Urantzian egongo litzateke eta Urano Tafallan.
Vianako piszina ospetsuetan artizarra dugu.
Honetaz gain agian jakingo duzue Google Earth programaren azken bertsioa jaitsiz bidaian barna ere bidaia daitekela. Nik probatu dut eta galduta ibili naiz denbora guztia. Egia esan gutxi dakit astronomiaz baina ez zait erabilerraza iruditu behintzat! Probatu eta zuen iritzia bota.
(Informazio hau 5. mailako tutoreei interesa dakieke, lehenengo unitatean gai hauek aztertzen bait dira.)
Fultxoren sarrera irakurri eta hauxe topatu dut sarean. http://www.euskaltube.com/ Bat nator zure iruzkinarekin, nik ere ikusi ditut horrelakoak eta diozun bezala zabaldu eta erabilgarriak bihurtu behar ditugu tresna berri hauek. Euskaltube izan daiteke bat?
* Bideo adibide bat txertatzen saiatu naiz eta ez dut lortu, hementxe duzue adibide bat, arraultz mendigoizalea.
Ekainaren bukaeran ikastolako ikasleekin Oriora joan ginen antolatzen dugun mini kanpaldian. Oso aukera polita izan da beraiekin gauza askotaz mintzatzeko, baita ordenagailu joku eta Interneti buruz.
Ibilalditxo batean mutilek "Mamut txikiaren" abestia abesten hasi ziren, abestiaren jatorriaz galdetu eta YouTuben topatu zutela esan zidaten, badirudi gazteen artean arrakastatsu samar suertatu dela kanta hau.
Bideoaren beste bertsio bat. Oraingoan pelutxekin:
Burutapen bat baino gehiago sorrarazi zidaten nire ikasle maitiek. Alde batetik jakina dena, YouTuberen eragina telebistaren parekoa izaten ari dela apurka-apurka. Bestetik honelako bideoek, tentelkeri bat besterik ez badirudite ere, benetan hezigarriak direla eta mila etika saio, solasaldi, proiektu, diskurtso edo kanpaina baino askoz ere eraginkorragoak direla.
Abestia zekiten ikasleek ederki identifikatzen baitzuten hainbat jokabideen ondorioak, hots, gehiegi erretzeak minbizia sor dezakeela, gehiegi edateak zirrosia, hiesaz kutsa zaitezkeela erlazio sexualetan babesik ez bada hartzen eta abar...
Hezkuntza arloan joera honek kontuan hartu behar dugu. Hurrengo Juul kanpainarako irakurzaletasuna bultzatzeko bideoren bat sortu beharko dugu, Mamut irakurlearen istorioa agian!
Ubuntu Basque Tribek hazruido.com izeneko txapelketa batean parte hartu du, software librea eta euskara sustatzeko kanpaina batean hain zuzen ere. Horretarako euskaraz, gazteleraz eta ingelesez egin dute kanpaina, nagusiki webgune bat, trailer bat eta promoziorako kartel zinematografiko bat. Kanpainaren bitartez euskara eta euskal kultura beren berri sekula izan ez duen jendearengana iristea da helburua. Software askeak inoiz zeharkatu ez dituen ateak zeharkatu omen ditu.
Bideoa youtuben aurkitu daiteke , eta dagoeneko 20000 bider inguru ikusi da.
Aurreko dinamizatzaile bileran Internet Eguna (maiatzak 17) ospatzeko ideien artean inkesta bat antolatzea erabaki genuen. Inkesta hori aitzakia izango da gero Sarearen inguruan ikasleekin mintzatu ahal izateko. Hau egiteko bi zerbitzu ezagutzen genituen Pollhost izenekoa eta encuestafacil.com
Lehenengoa Txumak ezagutzen zuen, blogetan erabiltzen da nahikotxo eta probatu eta gero daukan arazoa zera da eguneko IP bereko ordenagailu bat erantzuten uzten duela bakarri.
Bigarren zerbitzua, Mikelek proposatu zuena zoragarria da ordea: inkesta berberean galdera pila sar ditzakezu, irudiak txerta daitezke, galderak orrialdeka antola daitezke, aurrez egindako galdetegiak ere erabil ditzakezu, euskarazko mezuak ere baimentzen ditu (aurrera, atzera, amaitu), emaitzak grafikoen bitartez ematen dira... Altsasuko ikastolan irakasleek bete behar dituzten galdetegiak honekin egiten nahi dituzte eta datuen emaitzak kalkulatzen aurrezten den denbora izugarria da.
Hartu denbora, izena eman eta frogatxo bat egin. Merezi du.