2009/02/25

ScibFire: Blogeatu Firefoxetik

Erraza izan arren, nahiko astuna suertatzen zaie irakasle batzuei blog batean sarrera idazteko prozesua: izena eman, pasahitza, gogoratu gune administratiboaren gunetik abiatu behar duzula...

Gero demagun plataforma desberdinak erabiltzen dituzula blogak argitaratzeko garaian (blogger, ikasblog, blogari, mundua.com...); zailagoa bihurtzen da orduan blogen kudeaketa.

Hori errazteko ScribFire gehigarria dugu, nabigatzailean zaudela F8 teklari eman eta agertuko zaizu. Zure blog guztiak gehitu ondoren horietako bat aukeratu eta artikulua zuzenean idazteko eta argitaratu ahal izango duzu duzu. Hainbat abantaila ditu editore honek:
  • Nabigatzaileko irudiak arrastra ditzakezula zure blog-sarrerara.
  • Eskekekin berdin.
  • Flikerrekin uztartuta dagoela
  • Youtubererekin ere bai.
  • Zemanta zerbitzua erabiliz automatikoki bilatzen dizkizu gaiarekin lotutako irudiak. (Ez dakit euskaraz ibiliko den hau).
Ni hasi naiz froga egiten. Esango didazue... baina zerbait esan! :_(

2009/02/12

IKTek ez dute askotarako balio, ez galdu zure denbora preziatua



Egun hauetan CAPeko IKT arduradun batek bidali zigun artikulu bat darabilkit buruan. Potachoven blogean goiko irudia ikusi dudanean eta demoniozko artikulua buruan nuelarik, leloaren bertsio propioak egitea otu zait.

Hezkuntzako blogak ez dira existitzen. Buelta zaitez koadernora.


edo

IKTak denbora galtze bat besterik ez dira. Hezkuntzaz kezka zaitez.


Ditxosozko artikulu horrek biziki haserrarazi dit. Larderiz betea iruditzen zait, egundoko egiak bota nahi ditu eta egundoko ergelkeriak dira nire uste apalez. Badu atzetik kritikarako arrazoi bat, baina mingarria iruditzen zait esaten dituenak eta nola esaten dituen.

Hemen perla batzuk ekartzen dizkizuet negritaz eta jarraian nire iruzkina.

"...creo que no es decisiva per se la incorporación de aulas de informática, conexiones a Internet, pizarras digitales [...] para mejorar las prácticas docentes."

Honela jarrita, per se, per se, hezkuntzan ez dago ezer erabakigarri (irakaslea salbu, noski), ez liburuak, ezta ikaskideak ere... laborategi edo bideo gela egokia izatea ala ez, ez da erabakigarri... jolastoki edo gimnasio ona izatea... zertarako? Ez da erabakigarri... liburu pila eta ongi aukeratuak liburutegian, zertarako? Ez da erabakigarri... eta interneteko kuota, ez ordaindu, ez baita erabakigarria...

"...tampoco es decisiva la incorporación de "nuevas herramientas Web 2.0" [...] Significa, llanamente, derrochar recursos económicos y, peor aún, derrochar tiempo de acción y reflexión educativa fundamental."

Honekin erabat ados nago, horrenbeste lan egin ondoren, Arantzazura joan beharra sentitu dut behin baino gehiagotan, urtebete pasatzeko hezkuntzaz pentsatzen eta nirekin batera IKT-ak erabiltzen ez dituzten hamaika irakasle ere, hezkuntzaz gogoeta egin beharrean, hor ari dira klaseak prestatzen, ariketak zuzentzen eta azterketak prestatzen espiral amaiezin batean sartuta.

Los únicos profesores que han convertido las TIC en valor para sus alumnos son aquellos que tenían elevados horizontes educativos, aquellos que ya tenían aspiraciones pedagógicas ricas y diferentes y para los cuales la incorporación de hardware o software ha dado alas a sus proyectos. La verdad, no creo que las TIC hagan, de profesores mediocres, mejores profesores.

Toma morenooooooooooooo. "No creo que las TIC hagan, de profesores mediocres, mejores profesores..." Ni las TIC, ni las TOC. Ni los libros, ni la carrera de Magisterio, ni la Virgen de Nievas, ni los cursos del Cap... Irakasle kaskarrek ez lukete ordenagailu bat ere ikuitu behar, hobe dezaketen esperantza etor baitakieke, eta ez dago ezer saminagorik, esperantza beteezinak baino.

Pasar del libro de texto a la pizarra digital, convertir esquemas o apuntes en presentaciones electrónicas, obligar a los alumnos a responder ejercicios en los comentarios de un blog, darlos de alta en un aula Moodle para realizar actividades hotpotatoes, poner “los apuntes” en un wiki… no solamente me parece un desacierto, sino que es una pérdida de tiempo y de dinero.

Honen inguruan luzez hitz egin daiteke eta egia esan proposatzen diren IKT jarduera konduktista huts batzuk ez dira eredugarri, nahiz eta, bere balioa izan. Halaber, blogen inguruan proposatzen diren hainbat jarduera ez dira egokienak komunikabide horretarako, orain, guzti hori hutsegite edo desegokikeria dela esatea oso gogorra iruditzen zait. Bide horretatik jarraituz, gure ikastoletan egiten diren fitxa eta jarduera asko hanka-sartzetzat jo daitezke errazkeriaz eta hala eta guztiz ere egin egiten ditugu.

Orain, hanka sartze izugarria izateaz gain denbora eta diru galera galanta omen dira. Diru ez dakit baina mila irakasle blog, wiki edo posta elektroniko arruntaz, bere ikasle eta hezkuntzakideekin egiten ari diren lana denbora galtzea hutsa dela esatea, gure aurpegira, denon aurpegira, farre egitea dela iruditzen zait. IKTen erabilpena (zuzena ala ez) eta hezkuntzaren inguruko hausnarketa ez daudelako kontrajarriak. Ez hori bakarrik, IKT dinamizatzaileok orokorrean, hezkuntzarekiko dugun kezkagatik aritzen gara zeregin honetan, ez "tramankuluak" gustatzen zaizkigulako edo ikastolako antibirus guztiak instalatzen disfrutatzen dugulako. Askoz ere lasaiago bizkiko ginateke teknologiarik gabeko gizarte batean, dudarik gabe. Baina, dakizuen bezala, ez gara XIX. mendean bizi

Amaitzeko, ez dut ulertzen hezkuntzaz horren kezkatuta dagoen eta etengabe gai pedagogikoaz hausnartzen ari den tipo hori nola izan duen denbora, blog batean bere burutapenak idazten... galtzeko.

2009/02/09

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ordenagailuan euskara erabiltzeko hiru tresna berri aurkeztu ditu

Software-produktu horiez gain, Lur Hiztegi Entziklopediko eta Lur Entziklopedia Tematiko eguneratuak eta euskaraz idatzitako doktoretza-tesiak sareratu ditu.

Xuxen zuzentzaile ortografikoaHizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ordenagailuan euskara erabiltzeko hiru tresna berri plazaratu ditu: Xuxen zuzentzaile ortografikoaren IV. bertsioa, EuslinuxDebian 2009 software libreko sistema eragilearen bertsio eguneratua eta Wordfast, ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresna. Horiez gain, Interneten euskararen presentzia areagotuko duten bi corpus sareratu ditu: Lur Hiztegi Entziklopediko eta Lur Entziklopedia Tematiko eguneratuak, eta euskaraz idatzitako doktoretza-tesiak.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 4.450.000 euro inbertitu ditu legealdi honetan, euskarazko Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak sustatzeko diru-laguntzen deialdien bidez. Legealdiko lau urteetan % 170 hazi dira diru-laguntza horiek. Horrez gain, zuzenean agenteei kontratatutako proiektuetan, 1.800.000 euro inbertitu ditu eta Anhitz ikerketa-proiekturako berriz, 570.000 euro eman ditu. Beraz, legealdi honetan 7.000.000 euro inguru inbertitu ditu HPSk IKTen arloan euskararen presentzia bultzatzeko eta euskarazko baliabide, tresna eta aplikazio berriak garatu eta herritarrei eskaintzeko.

Aurkeztu berri diren tresnak doan deskarga edota kontsulta daitezke www.euskara.euskadi.net webgunean.

Euskararen Berripaperatik hartuta

2009/02/04

ARGAZKIAK ETA MUSIKA MODU SINPLE BATEZ

Gure ikastolan geroz eta gehiago erabiltzen dugu bideoa blog batean argazki bilduma bat argitaratzeko, batez ere Blogger zerbitzuak zuzenean baimentzen dizulako bideoak igotzen. Irakasleek Movie Maker edo Picasa erabiltzen dute zeregin horretarako.

Aurrekoan Baztan ikastolako Keparekin hitz egiten aipatu zidan haiek Fotos Narradas-ekin ibiltzen zirela oso gustura. Microsoft-eko dohainiko programa da eta berezitasun hauek nabarmenduko nituzke:
  • Sinplea eta azkarra da oso. Gure kasuan hori interesatzen zaigu.
  • Musika eta irudien denbora automatikoki doitzen ditu.
  • Musika "automatizatua" gehi diezaiokezu: musika tristea, alaia, klasikoa... eta hau ere automatikoki egokituko da. (Oso praktikoa)
Dohainik dela aipatu dut baina funtzionatzeko Windows Media Player 11 eskatzen du eta hau ezin da instalatu litzentziarik ez baduzu. Ikastoletan "lizentziado" asko dagoenez ez da arazorik egongo batean edo bestean instalatzeko. Hurrengo bileran di-da batean ikusiko dugu.

2009/01/26

DELICIOUS: loturen delicatessenak


Aurreko Nafarroako IKT dinamizatzaileen bileran Delicious web tresna aztertu genuen. Jakingo duzuen bezala Delicious-ek zure lotura interesgarriak sarean gordetzen ditu eta honela beti eskura izateaz gain, zure lagun eta kideekin parteka dezakezu.

Honen adibide bat eman zigun Iñigo Aritza ikastolako Mikel Agirrek. Berak, topatzen dituen lotura interesgarriak gorde, etiketatu eta aldiro ikastolako irakasleei bidaltzen dizkie sailkatuta. Hemen dituzue "bere deliciousak".

Beste hauek aipatuko ditut: Jolausenak (Jokin Lacalle), IKTeroenak (Ordiziako IKT taldea) eta Totelkarena (Oiongo IKT dinamizatzailea den Davidenak).

Anima zaitezte zuen aurkikuntzak indexatzen eta denbora hartu, merezi baitu, eta kafe edo kubata eskuan hartuta denboratxo bat hartu besteen proposamenak aztertzeko.

2009/01/14

Picasa 3.0, ahaztu Photoshop


Picasa argazkiak antolatzeko eta oinarrizko ukituak emateko programa da. Horretaz gain Picasaweb zerbitzuarekin lotuta dituzun argazkiak webean argitaratzeko aukera ere ematen dizu (Tantirumairuko argazki galeria da adibide on bat) Guzti hau Google Deunaren bedeinkapenarekin.

Orain 3.0 bertsiora kaleratu dute hainbat aldaketekin:
  • Erabilera intuitiboagoa.
  • Argazkiak editatzeko tresna berriak: tanpoia, begi gorrien konponketa automatikoa...
  • Argazki talde batekin colage ezberdinak egin ahal izatea.
  • Argazkiei testua gehitu ahal izatea.
  • Inprimatzeko garaian aukera gehiago: markoa, testua...
  • Bideo editore txiki bat: argazkiak eta musika uztartzeko aukera, musika eta argazkien denboraren arteko moldaketa automatikoa, bideoak editatzeko aukera.
Azken berrikuntza hau interesgarria da oso batez ere blogintzarako. Sortutako bideoak zuzenean Youtubera igotzeko aukera eskaintzen baitu (nahiz eta momentuz saiatu naizen guztietan huts egin duen :-).

Akatsak ateratzeko garaian bi ditut: errekurtso gehiago behar dituela eta hori dela eta pittin bat geldoa nabaritu dudala, bideoak soilik wmv formatuan esporta daitezkela.

Beno, asko gustatzen zait programa hau eta nire kontuetarako erabiltzen dudan ia-ia bakarra dela esan daiteke. Erosi dudan prezioan saltzen dizuet.

2009/01/08

INFORMAZIO DIETA


Gabonetan ¡BASTA! Como dejar de desear siempre algo más. liburua irakurtzen hasi naiz (John Naish - Temas de Hoy editoriala) Lehenengo atalaren izenburua, BASTA DE INFORMACIÓN, nahiko esanguratsua da. Hainbat burutapen egiten ditu gure gizarteak duen informazio irrikaren inguruan eta momenturo konektatuta egotearen beharraz.

Idazleak informazio dieta proposatzen du: denboraldi bat telebista, sakeleko telefonoa eta internetik gabe egotea, gero apurka-apurka bakoitzetik behar dugun neurria hartu harte.

Honetaz gain kapituluaren bukaeran zera proposatzen du: "Así mismo, la absoluta imposibilidad física de seguir el ritmo a los medios electrónicos debería liberarnos incluso de intentarlo. Por ejemplo, la última generación de iPods tiene una capacidad de almacenamiento de 16.000 canciones...] [...o sea 38 días de nuestra vida sin dormir. Eso sólo para escucharlas. Pero también debemos cargarlas en el aparatito."

2008/12/18

Glary Utilities 2.9.518





Sistema eragilea modu egokian mantentzeko dohako tresna da Glary Utilities.
Windows erregistroa garbitu, programak desinstalatu, ordenagailuaren abiaraztea hobetu, memoria kudeatu, artxibo tenporalak kendu, eta bestelako funtzio interesgarri asko ditu programa honek. Erabilterraza eta eraginkorra.


Glary Utilities



Urte berri on!!